Gaurkoan Soinugelari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, “The English Patient”filmaren soinu bandan ezagutu genuen Márta Sebestyén-en sehaska kantu bat izan da. Jarraian, Allen Toussaint, Javier Ruibal+Kiko Veneno (live), Elvis+Scotty Moore, Motos, Van Morrison, Ruper Ordorika, Jamaikako Lord Tanamo, Jack White eta Rolling Stones entzuteko parada izan dugu, beste zenbait […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
2014an Genevan eta 2015an Madrilen egin ziren topaketei jarraipena emango diete Bilbon, aste bukaera honetan, Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialisten bitartez. Egungo erronka ekosozialen aurrean, alternatibak eraikitzeko xedearekin, behin behinean, 160 atxikimendu lortu ditu Bilboko ekimenak eta, 300 lagunek ziurtatu dute jada parte-hartzea. Topaketak ezagutzeko Marije Etxebarria Steilas sindikatuko kidea izan da […]
Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa. Uztarketa horren fruitua da irailaren 24an, Bilboko Bizkaia Aretoan izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” #bertsozientzia emanaldia. Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” saioan, hiru bertsolari eta lau […]
Zalantzaz beterik hasi da ikasturte berria. Hauteskundeak datozela argi mintzatu dira Hezkuntza plataformen topagunetik ‘Eusko Jaularitzak LOMCE aplikatzen ari da Heziberri aitzakian’. Datorren urtea hezkuntza akordioen aroa izan behar duela aldarrikatu dute. Alderdi politikoei argi eskatu diete LOMCEren aurka egitea. LOMCEri planto egiten jarraituko dute eta Urriaren 22an jardunaldiak antolatu […]
Gaurkoan bi gonbidatu izan ditugu saioan. Lehenengo Iker Lauroba musikari donostiarraren bisita izan dugu. Urtebete da Zeru Tolesgarria diskoa kaleratu zuela, mimo handiz eginiko lana izan zen. Fredi Pelaezekin grabatu zuen, 20 musikarik baino gehiagok parte hartu zuten. Harkaitz Canoren hitzak dituzte kantak, izan ere, idazlearen eta kantariaren arteko elkarlan estuaren […]
Kolonbiara begira jarri gara Hizpidea saioan Fakun Aznarez kazetaria izan dugu bidaide, momentu historikoa bizitzen ari da eta horren errepasoa egin dugu. Bi aldeek 2012ko irailaren 4an hasi zituzten elkarrizketak, Habanan. Herrialdeko armadak eta Amerikako gerrilla indartsu eta zaharrenak alde biko eta behin betiko su etena hasi dute udan. Irailaren […]
Manifestazioa deitu dute gaur goizerako Lab eta Ela sindikatuek.3.000 ordezkari baino gehiago bildu dituzte ELAk eta LABek Lehendakaritzaren aurrean. Gehiengo sindikalak salatu du uda aurretik akordio “antidemokratikoa” egin zutela negoziazio kolektiboaren inguruan Jaurlaritzak, Confebask patronalak, eta CCOO eta UGT sindikatuek. Goizean goiz Hizpidean izan da Txiki Muñoz, haserre agertu da […]
Bizkaiko hiru eskualdeotako hizkerez gramatika, hiztegia eta mapak bildu dituzte. Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara. ‘Geure berboak geureak direzelako’ liburua Euskal herriko unibertsitateak argitaratu du. Uribe Kostako euskara homogeneoa da egileen esanetan, 11 herrik osatzen dute eta tartean daude Mungia ondoko Gatika, Laukiz eta Jatabe-Maruri. Leioan, Erandion eta Loiun […]
Uribe Kostako Hiruka komunikazioa taldea batu zaigu Ibaizabal saiora. Hamabostean behin Uribe kostako berrien jarraipena egingo dugu. gaurkoan Hiruka ezagutu dugu, Hiruka atari digitala eta paperezko astekaria da, Erandion hasi eta Lemoiz bitarteko hamar herriren berri ematen duena. Gaurkoan Plentziako esaera zaharren lehiaketaz aritu gara eta baita Sopela fest jaialdiaz. […]
Datorren irailaren 22an eta 23an izango dira Bilbon Tradebu proiektuaren barnean kokatzen den ‘Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia’ Nazioarteko II Topaketak Bilbon. Tradebu proiektua Ekologistak Martxan eta EHUren artean osatutako partzuergoak bultzatzen du eta Energia Trantsizioen inguruan dihardu, energiaren alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu ikertuz. Aldaketa klimatikoa, erregai fosilen izaera […]
