Argia astekariko Lander Arbelaitz erredaktoreak aste honetako aldizkariko gaien aurrerapena egin digu. Aste honetan Amy Goodman kazetariari Jabi Zabalak eginiko elkarrizketa irakurri dezakegu. AEBetako boterearentzat deserosoa izateaz gain, mundu mailan erreferentziazkoa den Democracy Now telebista saio eta webguneko aurkezle eta gidaria da Goodman. Bestetik Gasteizen, 1936ko altxamendu militarrari aurre egin […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Urrezko kanta; Elvis Costelloren “Ship building” izan da baina Robert Wyatten bertsioan. Gaurkoan, berriki hil diren Guy Clark, Texaseko “songwriterraren” eta Dave Swarbrick bibolinjolearen musikaz gozatzeko parada izan dugu saioaren parte handi batean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160714_soinugela_guy_clark.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan La Basu rap kantariaren lan berria ekarri digu Rafa Ruedak. Aurten argitaratu du ‘Izotz Erregina’ deituriko lana. La Basu da Euskal Herriko emakumezko raparen ikur nagusia. 20 urte baino gehiago daramatza musikagintzan. Bilbon jaioa eta hazia, Elena Caballero, La Basu ezizenaz ezagutua, musikaren amorante sutsua da, rap, soul, dancehall, […]
Gutxi falta da 2016ko Aste Nagusirako. urtero legez, Bilboko konpartsek elkartu eta motorrak berotzeko konpartsakide eguna antolatu dute. Larunbatean ospatuko dute egun berezia, eguerdiko 12etatik iluntze arte antolatu dituzte ekitaldiak Bilboko Areatzan. Bilboko konpartsetako Ikerrek eman digu egunaren berri. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160714_konpatsakide_eguna.mp3 Deskargatu hemen.
Aurtengo Euskal Encounterra inoizko handiena izango da. Uztailaren 22tik 25era ospatuko dute informatikaren euskal party-a, eta antolatzaileek inoiz baino ordenagailu postu gehiago paratuko dituzte BECen: 4.608, iaz baino 512 eserleku gehiago. Sabino San Vicentek ekarri digu aurtengo nobedadeak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160714_euakal_encaunter.mp3 Deskargatu hemen.
Uda euskara ikasteko sasoia izaten da. Gabriel Aresti euskaltegian ikasle andana daude egun hauetan, Xabier Monasterio lankideak “Hitzen esanahia” hitzaldia eskainiko du; modu desberdinean begiraziko die euskara ikasleei gure hiztegia, hobeto ikasi eta goza dezaten. Gaurkoan gurean ere izan da eta modu desberdinean begirazi dizkigu gure hiztegia, hobeto ikasteko eta […]
Euskadiko Gazteriaren kontseiluak indarkeria matxista eta LBTBI fobikoaren aurkako protokoloa onartu berri du. Asteburuan BBK live jaialdian egondako eraso sexistaren harira Gazteriaren kontseiluak hain larri eta latza den indarkeria matxista ematea guztiz onartezina dela salatu du. Norma Ageitos berdintasun teknikariarekin genero indarkeriaren legea aztertu dugu eta bestetik gazteek dituzten jarrerak. […]
Gaurko saioan antzerkia izan dugu protagonista. Eneko Sagardoy aktorearen hitzak jaso ditugu. Antzerkiaren ogibideaz aritu gara, baita esku artean dituen proiektuez. ‘Zergatik Jamil ‘ antzezlana, ‘ Amodioaren Ziega’ edo ’Ultimo tren a Treblinka’ eta abar luzea. Saioren bigarren atalean Neirgbhor musika taldearen disko berriko aurrerapen kantuak entzun ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/piperpolis/160712_piperpoliz_azkana.mp3 Deskargatu […]
Euskal diasporaren berri eman digu Daniel Oiarbidek. Argentinako La Plata Unibertsitatean euskara klaseak ematen ditu. Argentinarren %10 euskal jatorrikoak omen dira, euskal abizenen bat omen dute. Kalkulua erraza da: lau milioitik gora dira euskal jatorrikoak. Euskal Herrian baino gehiago. Horrek La Plata herrian duen isla kontatu digu, izan ere bertako […]
Azkenaldion lur jota dago Puerto Rico irlaren ekonomia, eta, ordainketei aurre egin ezinik geratu aurretik, azken egunotan Promesa legea sartu du indarrean AEBetako kongresuak. Irlak, denetara, urtebeteko BPGren besteko zorra du, 70.000 milioi dolarrekoa, eta, 2.000 milioiko zati bat bernegoziatzearen truke, AEBek irlaren erabateko kontrola hartu dutela salatu dute independentziaren […]
