Zuen erantzunen zain gaude, segundo guztiak bizi nahi izaten ditugu. Ordu, minutu, segundo guztiak biziz,denbora galdu barik… Baina ba al dakigu zenbat segundo irauten dituen Aste Nagusiak? Aste Nagusian lehiaketa martxan jarri dugu, zuen erantzunak jaso nahi ditugu. Bidali zuen erantzunak @bilbohiria Whatsapp: 644499554 Aste Nagusi bukaeran parte hartzaileen artean […]

Gaurkoan, udako ikastaroetan dabiltzan Gabriel Aresti Euskaltegiko lagunen bisita aprobetxatuta, ikasleek klasean landu dituzten hiru mikro saio grabatu ditugu. Ahots ederrak, ahoskera perfektua eta hiru istorio bitxi entzungo ditugu. Adi entzun eta… bon appétit!!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160811_irrati_ikasle_1.mp3 Deskargatu hemen https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160811_irrati_ikasle_2.mp3 Deskargatu hemen https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160811_irrati_ikasle_3.mp3 Deskargatu hemen

Jimi Hendrix-ek utzitako memorian iltzatuta dugun beste riff horietako bat duen kantua Franco Batiato, The Offspring edota Willy Deville bezalako estilo anitzak jorratzen dituzten kantariek bertsionatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-014-Hey_Joe.mp3 Deskargatu  hemen.

Kanadako Ternuaraino iristen ziren euskal arrantzaleak makailu eta baleen bila XVI eta XVII. mendetan. Bertan ere hil egiten ziren batzuk eta Ternuan euskarazko hilarriak aurkitu dira. Hortaz lanada Itsasoko nabigazionekoa liburua euskaraz sortu zuten, gure lehen liburu teknikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2016/euskarajendea/euskarajendea_tenua1.mp3  Deskargatu hemen

11 Ispilu honetan, Leonard Cohen-en klasikorik ezagunenetakoa Nina Simone, Nick Cave, Tory Amos eta Peter Gabrielek bertsionatuta. Zein baino zein bereziagoa, bakoitzak bere ukitua emanez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-013-Suzanne.mp3 Deskargatu  hemen.

Europa zeharkatuko duen ‘Mugak zabaltzen’ izeneko martxak Bilbotik abiatu da gaur goizean. Gasteizera bidea hartu duenean Itziar Fernandez Mendizabalekin bat egin dugu. Hamar egunez hainbat herrialdetan geldialdiak egingo ditu kide eta autobus gehiago bilduz. Errefuxiatuek bizi duten egoera salatzea, elkartasuna adieraztea eta asilo politika aldarrikatzea dute helburu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160715_ongi_etorri_errefuxiatuak_karabana.mp3 Deskargatu hemen. […]