Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu duen Soldata Egiturari buruzko Inkestak adierazten duenez, Hego Euskal Herriko emakumezko langileek, batez bestez, 7.710 euro gutxiago irabazten dute urtero. Hortaz, emakumeen bataz besteko soldatak %33,6an handitu beharko luke gizonenarekin parekatzeko. Inkesta honen datuak aztertu ditugu Izaskun Garcia LAB sindikatuko zuzendaritzako kidearekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160712_hizpidea_izaskun.mp3 Deskargatu hemen.

Gasteizko epaitegi batek Kutxabanken kontra ebatzi du, kontu korrontean dirurik ez zuen pertsona bati 30 euroko komisioak kobratzeagatik. Horrela, zenbaki gorrietan direnei jarritako komisioak kendu ezean, egunero 1.000 euroko isuna pagatu beharko du.  Jose Luis Segura EKA kontsumitzaile elkarteak kideak  gogoratu digu pagatutakoa itzultzeko eska dezaketela. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160711_hizpidea_joseluissegura.mp3 Deskargatu hemen.

Bildutako dirua baino gehiago gastatu dute aurreko urteetan Madrilek eta Lisboak, eta Bruselak uste du Madrilek aurten ere bide beretik jarraituko duela, defizit helburua bete barik. Abisuaz gain, baina, bi herrialdeak zigortzeko prozedura ere ireki du Europako Batzordeak. Joseba Barandiaran ekonomialariak egoeraren azterketa egin digu. Espainiak, %5,1eko defizitarekin itxi zuen […]

Gero eta jende gehiago dabil bizikletan gure hirian. Azken hilabetean Bilbon ezbehar larriak izan dira , Ekainaren hasieran harrapatu zuen Bilbobus zerbitzuko autobus batek txirrindularia eta  ondorioz hil egin zen. Biziz bizi elkartea bizikleta erabiltzea du helburu, hiritarron garraiobide giza eta aisialdirako tresna moduan.  Autoekin lehian ibili beharrean Bizi bizi […]

Zientziak azken aspaldion egin dituen aurrerapen eta aurkikuntza erabakigarrienak eta eztabaidagarrienak zeintzuk izan diren jakiteko inkesta bat egingo balitz zientzialarien artean, CRISPR akronimoaz ezagutzen den teknika goiko postuetan egongo litzateke, seguru asko. Teknika honen bidez, geneak lehen baino askoz errazago eralda daitezke, nahi den ondorioa lortzeko. Teknika merkea denez, han-hemengo […]

Aitz Gabiria, Ekain Bilbao, Jon Ibarra eta Ibai Aranguren dira Fetitxe. Ugao-Arrigorriaga inguruetakoak dira; 2012an bildu ziren eta lehenengo lan luzea ateratzeko sasoia heldu zaie. Bilboko Irala auzoko Koba Estudioan grabatu dute JM Sampedro “Xanpe”-ren gidaritzapean. Rock! Egurrreeee! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160707_atayorran251_fetixe.mp3  Deskargatu hemen  

Astero legez Lander Arbelaitz kazetariak Argia astekariak ekarriko dituen gaiak aurreratu dizkigu. Azalean Brexit-ari eman diote ‘ Berxita ekaitz perfektua iritsi da Europara’. Referendumak ekarritako ondorioak hainbat ikuspegitik aztertu dituzte. Bestetik Hitzargiak jardunalditako laburpena jaso dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160708_lander_Arbelaitz_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Inguruan antolatzen ari den jaialdi pila ikusita, Galdera datorkigu burura,  musika krisian dago?  Inoiz baino festibal gehiago izango da Euskal Herrian ekainetik aurrera. Bizkaian sortu berri diren bi jaialdi gehitu  behar zaio zerrenda luzeari, Sondika Legens music eta Mundaka festibala. Fenomeno hutsa dira jaialdia edo aisialdi modu berria moduan betirako […]