Jusquauretrait kolektiboa Frantziako gobernuak indarrean ezarri nahi duen lan legearen aurkako mugimendua da eta azken asteotan ekimen asko abiarazi du eta ekintza ugari egin, lan erreforma gupidagabe hori geldiarazteko asmoz. Ipar Euskal Herrian ere izan du oihartzunik mugimenduak eta horren erakusgarri aipa liteke lehengo egunean Miarritzeko autobideko ordainlekua trabatu zutela […]

Susmoa zuten zientzialariek, susmo ona, izan bazirela. Urteak eta urteak eman dituzte susmo hori egiaztatu nahian eta azkenean baieztapena etorri zaie: Albert Einsteinek orain dela ehun urte iragarritako grabitazio uhinak atzeman dituzte. Zehazki esatearren, 2015eko irailaren 14an aurkitu zituzten LIGO proiektuko bi detektatzaileek. Berebiziko garrantzia duen aurkikuntza da, zientzialarien esanetan, […]

Ekologistak Martxan taldeak gure kostaldearen kutsadura maila handia eta bertan egiten diren lur kudeaketa txarrak agerian uzten dituen txostena plazaratu berri du. Talde ekologista honetako partaide den Josu Larrinagak txostenaren laburpena egin digu, Bizkaiko Muskiz, Laga eta Laida hondartzei eta Gipuzkoako Oribarzar hondartzari eta Oriako itsasadarrari bandera beltz bana zergatik […]

Eta heldu da eguna, lagunak! Aspaldi ari ginen esan eta esan Xa2 Amurizari buruzko saio monografikoa egin behar genuela, eta hementxe duzue aurreneko atala. Bizitza mardula, ekimen ugarikoa izan dugu Xabierrena, eta, hortaz, ezin ordu bakarrera mugatu. Hala, hurrengo POTTO saioa ere Xabierren bizitza aletzen emango dugu. Aurreneko saio honetan, […]

Ibilbide luzea egina badu ere, zuzendari gisa bakarkako lehen fikzioko filma du  Amama  Asier Altunak . Donostiako 63. Zinemaldian Sail Ofizialean estreinatu  ondoren han eta hemen dabil  pelikula aurkezten. Seattletik etorri berri gaur Bilbon, Azpeitian eta Errezilen aurkeztuko du Amama filma. Pelikulak eginiko ibilbideaz eta kanpoan jasotakoaz pozik agertu da. […]

Joan den astean jardunaldi interesgarri bat antolatu zuen UEUk on line unibertsitateaz edo, beraiek esatea nahiago dutenez, unibertsitate irekiaz. Ainhoa Latatu UEUko unibertsitateetako arduraduna izan dugu gaurko Hizpidea magazinean UEUK 2003. urteaz geroztik bultzatzen diharduen egitasmo honetaz mintzatzen. Jardunaldietan herri erakundeetako —Euskaltzaindia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza— ordezkariez gain, […]

Albisteak ustekabean harrapatu du jende asko: Guardia Zibilak Pasaiako Portu Agintaritzako bulegoak arakatzen jardun du, iruzurraren zantzoak daudela eta. Albistearen jarraipena egiteko, harremanetan jarri gara Urko Etxebesterekin, Oarso-Bidasoako Hitza gehigarriko kazetaria izanik, gertutik ari baita bera afera lantzen. Pasaiako portuaren lonjaren eraikina egiteko 11 milioiko aurrekontua onartu zen, baina dagoeneko […]

Aiko Taldeko Sabin Bikandi tanborileroa izan dugu saioan. Igandean Urkiolan ospatu behar duten Dantzari Dantzazale eguna aurkeztu digu. EHUko udako ikastaroen barruan antolatu duten Tradegin ikastaroak aurkeztu dizkigu. “Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen” izenburupean, hiru egunez luzatuko den ikastaroak, tradiziozko dantzaren inguruan sortzeko modu, proposamen eta esperientziak […]

Migratzaileak eta errefuxiatuak bizi behar izaten dituztenak testigantzen bitartez heldu egiten zaizkigu baina XXI. Garren mende honetan irudiak hitza gailendu egin du. Denok dugu buruan Nilufer Demir argazkilariarena buruan. Umearen hilotza  hondartzan ur ertzean.  Munduari buelta eman zion, hitz asko ekarri zituen argazkiak.  Zarautzeko Photomuseum aretoak Fidel Raso argazkilariaren lanak […]