Astebururako proposamen berezia ARABA EUSKARAZ 2016. Ibilaldia egitera Bardeetara abiatuko gara. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (gazpatxo eta bakailao tortatxoa patatekin), liburua (Uxue Alberdiren LUR ETA AMETS bildumako  ” Martxa eta borroka”), diskoa ( Siroka taldea) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160617zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Gaurkoa Iruñako Baobabs Will Destroy Your Planet taldea ezagutzeko aukera izan dugu. 2014ko urrian osatu zen Baobabs Will Destroy Your Planet hirukotea, Eymard Uberetagoena , Mirentxu Asin eta Eneko Reketibate , eta hilabete geroago estudioan sartu zen lau kantu grabatzera. Javier Indurain baxu jotzaileak lagundu zien grabazioan. Taldeak Abbey Road estudioan […]

Bihar, hilaren 18an, Donostian metroa egiteko dagoen egitasmoaren aurkako manifestazioa izango da “Metroa gelditu, herriari galdetu” lelopean. Kultura, kirol, kazetaritza eta beste esparru sozial askotako 70 pertsona ezagunek agiria sinatu dute, agintariek aurrera eraman nahi duten metro egitasmoaren kontra daudela ezagutzera emateko. Sator Alaia kolektiboko kide den Mikel Alvarezek esan […]

Gaurko saioan Duke Ellington+Ella Fitzgeralekin hasi dugu. Santanarekin  eman diogu jarraipena eta ondoren,Dr Deseo, Ignacio Pineiro,Chano Pozo+Dizzie Gillespie,Charles Bradley,Eskean Kristo,Imanol,Horace Silver, Jethro Tull edo ta Dylanen azken lana entzuten jarraitzeko parada izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160616_soinugela_duke_ellington_ella_fitzgerald_.mp3  Deskargatu hemen    

Ziomara Hormaetxe Symbiosis lana aurkeztuko du asteburuan La Fundicion aretoan. Pieza honetan gizakiak duen lotura afektibo, emozional edota fisikoez eta horien ondorioez gogoeta egiten du. Lau gorputzek, aurrez aurre, elkar erakartzen edo elkar aldaratzen dute, baina ezin dira bereizi. Elkarren beharra dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160615_ziomara.mp3 Deskargatu Hemen.