UNESCO erakundeak Lurreko ekosistema mota guztiak sailkatuak eta katalogatuak ditu. Gainera, mota bakoitzeko eremu garrantzitsuenak biosfera erreserba izendatu ditu, Lurrean nagusi den bioaniztasuna babestu nahian. Miren Onaindia katedradunak, erreserba horien definizioa emateaz gain, UNESCOk haiek hautatzerakoan jarraitzen dituen irizpideak zehaztuko dizkigu irratsaio honetan eta, etxera etorrita, Urdaibai erreserbaz jardungo du […]

Estricalla musika taldea Euskal Herria, Aragoi eta Kantabriako kideek osatua da. Hardcore punk estiloa jorratzen dute. Taldea 2009an jaio zen Torrelavegan , El Corazon del Sapo-Kuraia eta Kloakao taldeetan ibilitako kideek osatu zuten. Beren diskoetako kantetan euskara eta espainieraz kantatzen dute erdi bana.  2015ean plazaratu zuten ‘Hutsartea’ deituriko azken lana. […]

Joan den igandean Hendaian Eskola Publikoaren 25. jaialdia izan zela eta, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteen koordinatzaile den Lourdes Imazek festa horren berri ekarri digu eta, bide batez, eskola publikoaren definizioa zehazten lagundu. Pozarren azaldu da Lourdes Imaz aurtengo deialdiak izandako arrakastaz, eguraldia lagun, jende andana handiak parte hartu […]

Asteon berriz jo dugu Aritz Galarragarengana Kataluniako egoera sozio-politikoaren berri jakiteko asmoz. Aurrenik, datorren urterako aurrekontuen inguruan Junts Pel Si eta CUPen artean sortu den tirabira aipatu digu Aritzek. Aurrekontuek eduki sozial handiagoak izatea nahi luke CUPek, eta horrek kolokan jar lezake une honetan indarrean dagoen gobernu ituna. Horren ostean, […]

Jada IX. ediziora heldu da Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen literaturako klasikoen irakurketa. Aurten, 100 urte bete dira Kafkak Metamorfosia idatzi zuela. Goizean goiz abiatu da irakurraldia Anton Garikanoren  eskutik. Bere euskararako itzulpena izango da gaur egun osoan zehar Arriaga antzokian irakurriko dena. Euskaltegi irakasle eta ikasleak protagonista baina baita kutur munduko […]

Bertso-mundua mugagabea da, beti dugu zer eskaini gure POTTO irratsaioan, eta horren erakusgarri da gaurko saioa. Asteburuan jokatu zen, larunbatarekin batera, Ereñotzun (Txirrita handiaren jaioterrian, eta Txirrita hil zeneko 80. urteurrenean), Euskal herriko eskolarteko txapelketa, eta bertan, txapeldun… bizkaitarra! Txaber Altube abadiñoarra izan zen garaile zapatuko saioan eta txapeldunak txapela […]

Atzo Euskal Hedabideen Behatokiak prestatu duen atari berria aurkeztu zuela eta, gaurko Hizpidea magazinean bertako koordinatzaile den Gorka Salcesekin hitz egin dugu luze eta sakon behatokiaz beraz eta orain plazaratu duten atariaz. Behatokia Hekimen elkarteak eta EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateek elkarlanean garatzen duten proiektua dugu, euskaraz aritzen diren hedabideei […]

Ekainaren 3an, Bilboko La Bolsa auzo etxean,  Desazkundea eta Bizitze Ona: Errebindikazio eta Alternatiba Kolektiboak. V. Topaketak burutu ziren.  Topaketak emandakoaz hitz egin dugu Igor Mera ESK sindikatuko kidearekin. Lau ardatz izan zituzten  gogoeta gai: elikadura burujabetza, energia eredua, ekonomiaren birlokaliza eta zaintzak. Kapitalismoak inposatutako eredua aldatzeko hainbat proposamen izan […]

Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea izan da, gurean. Ohikoa duen moduan hizkuntzaren gainean aritu gara berbetan. Egun bidegurutze batean gaudela kontatu digu. Euskararen ezagupenean aurrera egin dugu baita beste funtzio askotan hizkuntzak aurrera pauso ikaragarriak egin ditu baina administrazioan edo  lan munduan aldaketa eman men behar da, leku eta […]