Jon Ariza de Miguelek bere lehen nobela aurkeztera gonbidatu dugu. Harreman baten inguruan dihardu nobelak, Jon Ariza de Miguel portugaletetarraren lehenengo nobela da Ohe Hotzak. Hoztutako harremana berreskuratu nahi duten bi lagunen artekoa, nahiz eta ez dakigun nortzuk diren ezta non dauden. Saioaren bigarren atalean ATX teatroko Iñaki Ziarrusta eta […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Mundu osoan jaten den janaria da arroza, unibertsala. Jaki horren prestaketa da lurralde eta kulturak desberdintzen dituena. Hemengoak eta kanpotik etorritakoak elkartzeko asmoz, Munduko Arrozak jardunaldiaren 13. saioa egingo zuten larunbatean Bilboko san frantzizko auzoan. Etorkinen hainbat talderen ekimenez, Munduko Arrozak topaketa egin zuten. Ehunka lagunek hainbat plater sukaldatu zituzten, guztiek […]
Atera berriak dira langabeziari buruzko azken datuak eta Espainiako Lan Ministerioak txosten bat plazaratu du berehala, ekonomia goraka doala eta, hori dela medio, langabezia tasak behera egin duela aditzera emateko. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak, aldiz, adar jotze moduan hartu du Espainiako Gobernuaren interpretazioa, haren iritzian, zenbaki ofizialetan, guztiz etsita eta […]
Capítol 37: Futbol, joc net i valors integradors. A L’editorial parlem de la iniciativa Lliga Valors del barri barceloní d’El Raval, la qual contribueix a acostar persones d’orígens ben llunyans per a participar del barri. L’entrevista amb l’escriptora Berna González Harbour sobre la vocació periodística ha sigut el tema central […]
Asteburu honetarako proposamen berezia MUNDUKO ARROZAK 2016 ( San Frantsizko ). Ibilbidea egitera Arberoa haranerantz joko dugu ( Isturitze ). Horrekin batera, betiko lez, errezeta ( arroz-esnea ), liburua ( Iñaki Irasizabalen “Gauzak ez ziren sekula berdinak izango”), musika ( Tutan Come On ) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160604zeingou.mp3 Deskargatu […]
Euskal herriko 34 herritan igandean galdeketa burutuko da. Gure esku dago ekimeneko bozeramailea Angel Oiarbide izan dugu saioan, berme handiko galdeketak izango direla aitortu digu, ikuskariak bertakoak eta kanpokoak izan dira; demokraziaren festa giza definitu du igandean geratuko dena. Gai izan dira galdera bat adosteko eta prozesu osoa elkarrekin egiteko. […]
Euskalerria irratia partaide da ostiralero Hala Bedi eta Bilbo Hiria irratiok elkarlanean egiten dugun Hizpidea magazinean eta haren bozeramalea Mikel Bujanda kazetaria dugu, astean-astean Nafarroa Garaiko kronika egiten diguna. Gaurko ere gai sorta interesgarria ekarri du Mikelek, honako gai hauek besteak beste: Volkswagen etxeak beste auto bat egingo du Landabengo […]
Minbizia gaixotasun hedatuenetariko bat da herrialde garatuetan. Denboraren poderioz, gure gorputzeko zelulak zahartuz joaten dira eta, halako batean, akatsen batengatik edo zahartu direlako, gaixotasunak ager daitezke. Beraz, minbizia, nolabait esan, norberaren zelulak gaiztotzea da. Gaurkoan Iker Badiola ikertzailearekin hitz egin nahi dugu, minbizia eta beronen metastasia zehazki zer diren adieraz […]
Denboralditxo bateko etena eta gero indarberrituta gatoz Soinugelara.Cracker taldearen “Tortches & Pichforks” kantuarekin eman diogu hasiera saioari.Ondoren, Petti eta Etxeko Uzta,Billy Gibbons, Doctor Deseo,Elvis Costelo,Burning Spear.Graham Nash,The Band,The Beatles edo ta Eskean Kristo entzuteko parada izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160602_soinugela.mp3 Deskargatu hemen
«Katalunia zuzenbide estatu aske, burujabe, demokratikoa sozial eta ekologikoa izango da eta errepublika parte-hartzaile gisa eratuko da». Halaxe dio Constituim izeneko taldearen inguruan bildu diren adituek prestatu duten konstituzio egitasmoaren zirriborroak. Aditu horiek oso aintzat hartu dituzte Interneten bidez herritarrengandik jaso dituzten 3.400 ekarpenak Kataluniako konstituzioa osatuko luketen 148 artikuluak […]
