Larunbatean egingo dituzte (hilaren 18an), eta azken bost urteotan bezala eragile desberdinek antolatu dituzte. Egun horretan, ume, gazte zein helduentzat hainbat ekitaldi prestatu dituzte, Asier Polo Inauterietako Jai Batzordeko kideak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara eta krisia kudeatu nahi dutenek egiten ari deirena izan du hizpide; halaber sindikatuen jarrera ere aztertu digu Iosu lagunak. DESKARGATU HEMEN
Egunotan martxan duguna, Euskal Herriko 12 eragilek antolatuta. Helburua Euskal Herriaren eskubide guztien defentsa izango da, eta Herrira mugimenduko Fran Baldak azaldu digunez, aurten ere munduko hainbat lekutan izango da aste hau. DESKARGATU HEMEN
Aurreko urteetan ez bezala, San Inazioetako Jai Batzordeak antolatu dituzte aurtengoak. Inauteri herrikoi zein euskaldunak antolatu dituzte, hilaren 18, 19 eta 25erako, Kepa Ugarte Jai Batzordeko bozeramaleak kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Horixe da Pedro Elias Igartuak gaur jorratu duen musika sorta. Lehen orduan, besteak beste, Xabi eta Petti, Pata Negra, Otis Spam edo B. B. Kingen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Slim Harpo, Taj Mahal, Long-Gee edo Bonnie Raiffenak. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasten dira Inauteriak eta gai horrekin hasi da Aitziber Ibaibarriaga. Horrez gain, besteak beste, Udala eta Auzo Elkarteen arteko harreman eza, Metro Bilbaoko langileen manifestazioa edo BAD festibala eta euskara izan dira jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan Joxe Rojasek hiru albiste ekarri dizkigu: kaixomaitia.comen urteurrena, sukaldean.com gune berria eta Applek Txinan dituen arazoak. DESKARGATU HEMEN
Datorren larunbatean Bilboko EGKko egoitzan egingo dutena. Urtzi Ugaldek kontatu digunez, hiru hizlari izango dituzte bertan, gaiaren inguruan azterketa egiteko eta ondorioak ateratzeko. Honen inguruko informazio gehiago egk.org webgunean. DESKARGATU HEMEN
Urtarrilari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Lorea Soldevilla kooperatibetan adituari egin diote. Horrez gain, besteak beste, Santutxuko Sei Izar krosa, Begoñako Ikurren galera, Kukutzaren inguruko liburua eta ohikoak: Begoña eta euskerea edo Inkesta, Lur Malleak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi Espainiako PPren gobernuak ezarritakoa aztertu du Luis Guridik. Bere ustez, pentsamendu neoliberal batetik abiatuta egin dute erreforma hori eta horrek langabezia jaisteko ez du balio izango. DESKARGATU HEMEN
