Arte Garaikideko azoka hori hilaren 15etik 19a bitartean egingo dute Madrilgo IFEMAn. Herbereak izango da herrialde gonbidatua eta horiekin batera beste 28 herrialdetako 3000 artistaren lanak ikusgai izango dira. Euskal Herririk bost galeria joango dira, Ismael Manterolak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
ENHEko Alberto Llona egon da gurekin; esne ustiketek bizi duten egoera kaskarra dela eta. Erakundeek agroindustria laguntzen dute, esplotazioak menpekotasunera kondenatuz; beraz, elikadura subirautzaren premia bada gure artean. DESKARGATU HEMEN
Aurtengo Aberri Eguna Iruñean izango da apirilaren 8an. Aurten hiru ideia nagusi jorratu nahi dituzte: mundiala, hausnarketa eta independentzia, Independentistak Sareako Txutxi Ariznabarretak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Xabier Aierdi soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin; egun bizi dugun giro politikoaz jardun du eta halaber alderdi edota sektore bakoitzak giro hori nola interpretatzen eta aztertzen duenari buruz. DESKARGATU HEMEN
Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak ekarri dizkigunak. Oraindik alde egin ez duen hotzarekin hasi da, Nafarroako Legebiltzarrak IRPF zerga igo duela jarraituz. VW enpresan zein Banca Civican izango diren kaleratzeak ere komentatu ditu, Nafarroako Bertso Txapelketa eta Ihauteriekin bukatzeko. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta erreportaje nagusia Jose Maria Sagardui “Gatza”ri egin diote. Asteko gaia Azpiegitura erraldoiei dedikatu diete eta Erdiko Kaieran Udaberri arabiarraren loraldi kuturalari. Joxemi Zumalabe Fundazioa edo Israel eta Irani buruzko artikuluak ere komentatu ditu Mikel Asurmendik. DESKARGATU HEMEN
Egitasmoa iaz hasi ziren pentsatzen eta dagoeneko Bilboko Irala eta Uribarri auzoetan zenbait tailler egin dituzte. Hurrengo hitzordua, martxoan eta Otxarkoagan izango da, gaurko hiriaren ereduari, emakumeen ikuspuntutik, erantzuteko, egitasmoaren antolatzaile Aitziber Virgelek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, besteak beste Bill Frisell, James Taylor edo B.B. Kingen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, “From Elvis in Memphis” izan dugu entzungai, Pedro Elias Igartuaren eskutik. DESKARGATU HEMEN
Pentsamendu atzerakoian gauza bera dira edo sexualitateak ugalketarako baino ez du balio. Desberdinak direla esan digu Igor Erauzkinek eta horren inguruan hainbat arrazoi eman ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, bi jorratu ditu Fakun Aznarezek. Hasteko, Kubaren aurkako blokeoak 50 urte berri ditu. Bestetik, Malvinak izan ditu aztergai: Erresuma Batuak gero eta arazo gehiago ditu. DESKARATU HEMEN
