Gaurkoan, Durangoko azoka gertu dugula, ezinbestean, bertan metatzen diren euskal disko batzuen aurkezpena egingo dugu, hala nola Mikel Urdangarin (Anek idatzi dit zutaz), Jabier Muguruza (Konplizeak), Governors (Itxaron beharra ez da itxaropena), UEK (Uhinak) edota Maddi Oihenart (Hari biru) euskal artistena. Ez da horiek musiblan entzuteko izango duzun azken […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Bilbotik Donostiara joan gara, Gaztezulo aldizkariaren berri izateko. Aldizkaria, webgunea eta orain kalean sound systemak antolatzeko karpa bat ere bada Gaztezulo. Aritz Usandizaga elkarrizketatu dugu gero. Molotoff irrati libreko esatari, musikazale, disko jartzaile, Bob Marleyren biografiaren egile. Musika hartu dugu hizpide, eta musika entzungai. Aritz sound system. […]

Kolokan bai jarri dute politika hori aste honetan Bruselan izandako nekazariek. Europako Batasuneko batzordeak Nekazaritza Politika Bateratua egitasmoa jarri nahi du indarrean datorren urtetik aurrera. Europako hainbat estatu eta herrialdetako nekazariek, aldiz, politika neoliberal horren aurka egiten dute, ekoizle askoren (batez ere txikien) etorkizuna oso zaila ikusten dutelako. Nekazariek laguntzak […]

    Saio honetan XVIII, XIX eta XX mendeetatik eta herrialde ezberdinetatik egingo dugu bidaia, bertako musikagile batzuk eta beraien musikak ezagutuz: Mozart, Chopin, Albéniz, Gerald Finzi, Shigeru Umebayashi, Dimitri Shostakovich, Arvo Part eta Gabriel Erkoreka. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean071120.mp3

    Musikari beltzak izan dira protagonista nagusiak aste honetako Soinugela irratsaioan. Hiru musikari eta reggae talde bat aukeratu ditu Pedro Elias Igartuak. Honako hauek, hain zuzen ere: Marie Knight “Let Us Get Together” diskoarekin; Bettye LaVette “The Scene Of The Crime” lanarekin, Fats Domino pianojole aparta eta Jamaikako Culture hirukote […]

    Asteon, anabasaren erreinuan, Bruce Springsteenen kantuak, beste batzuen ahotan. New Jerseyko kantariak jendetza elkartuko du Barakaldon astelehenean (70etik ehunetik gora eurotan), guk LIGHT OF DAY (A Tribute to Bruce Springsteen) aurkezteko aprobetxatu duguna. Elliot Murphyk prestatutako lan bikoitzean, besteak beste, Mike Rimbaud, Joe D´Urso & Stone Caravan, Gary Lucas´Gods […]

    Nobedade batzuen berri ematen dugu gaurko saioan, hala nola Mamba Beat talde bilbotarraren aurkezpen diskoa, Petti-ren hirugarrena (On) eta Igor Calzada eta Harkaitz Canok egin duten proiektua (Fast Fatum). Hauetaz gainera, Ed Harcourt, Langhorne Slim, Wovenhand eta abarrak ere izango ditugu entzungai. Saioa deskragatzeko, egizu klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla071121.mp3

    Gaurkoan, Luis Guridi EHUko irakasle eta ekonomia adituak LPEEk, Lurralde Petrolio Esportatzaile Erakundeak Riad egindako bilera izan du aztergai. Hamahiru herrialdetako estatuburu elkartu dira erregaien egoera aztertzeko, Ekuador kide berriaren presentziarekin. LPEEk ekoizpena mantenduko duela ziurtatu du, baina 100 dolarretatik gertu dagoen Brent upelaren prezioa zenbait faktorek igoarazi ahal […]