«Umorea, sexua, plazera, politika, zoriontasuna miseriari lotua, gaua dantzari, basamortua logika matematikoari atxikia, dibinitaterik gabeko jainkosak, dibinitate hilkorrak, ilargiaren kanpainak, droga, egia desjabetua, gerrak beldurrarekin nahasian perspektiban gorpuztuak, ongiaren hutsaltasuna, jokoz kanpoko ukituak, begirada desegokiak…». Fermin Muguruzak Tractatus liburuan Perbertsitate izenburuko poema Pantera Beltza berrizenburutu du Chalart58rekin batera plazaratu duen […]

Susa argitaletxeak 1998an plazaratu zuen ORAIN liburuko poema da Hango bortu gainetarik, maitasun poema, ohartuko zinetenez, bertso-moldean emana. Maddi Oihenartek, diskoak plazaratzen hasi zenetik Itxaro Bordak bidelagun duen kantari zuberotarrak, Hari Biru deritzon bere bigarren bakarkako diskoan kantatu zituen hitzok. Ostera, ez zuenez poema bere hartan kantatu, poemaren ahapaldi eta […]

Minduran eder eta bozkarioan zuhur iritsi zaigu bere azken obra ere, gozatzen eta pairatzen duenetik sortua, perfekzio askoren ondorengo emaitza umotua, amatasuna eta espazioa uztartzen dituen hausnarketa liluragarria. Haurdunaldiak jaiotzea dakar, hau da, sortzea, sorkuntza literarioa, erditzearen beste adiera, eta honenbestez espazio bat okupatzen dugu. Espazio baten hartzea eta bilaketa […]

Jabier Muguruzak, Konplizeak bere bakarkako hamabigarren diskorako hautatu zuen Irene, Leire Bilbaoren poema. Elkar diskoetxearekin kaleratutako lanean, Angel Unzu eta Mireia Ozerinjauregi izan zituen taldekide eta poemak akaso doinu ilunago, hitsago, malkotiarragoa iradoki badezake ere, gitarraren erritmoak haserrea, are amorrua ere sentiaraz diezaguke, aurpegiratuz bezala, ez ote zarete ohartzen egunero […]

Amaia Lasa heldu zen arte, emakumeak ez zeukan leku propiorik gure literaturan, Erdi Aroko poeta bikain haien oihartzuna baino ez genuen emakumearen ahotsetik. Alfabeto berri bat aldarrikatu zuen Amaia Lasak, zuriek esklabotzan erailtzen zituzten beltzek jazzarekin aldarrikatu zuten hura, bizitza eta mundua izendatzeko alfabeto berri bat. Amaia Lasa Josetxo Goia-Aribe, […]

XX. mendean, bere hizkuntza eta kultura galazoten zizkion diktadurapean biziraun zuen herri txiki batean, izugarria izan zen poesiaren eta kantuaren elkar eragina, idazlearena eta musikagilearena, literaturarena eta musikarena. XXI. mendean, Euskal Herria erabat aldatu delarik, harremana ez da eten. Zergatik igurtzi eta urratzen dute elkar horrenbeste? Poeta ote da musikariaren […]