Bilbiko XAKE espazioan izan gara gaurkoan; aurreko astean izan zen bertso-afari mundiala ekarri dugu uhinetara; osorik ez, baina gehiena (onena) bai. Josu Zabalak zentsura aplikatu du, eta ordubeteko saiorako ekarri behar izan dugu, penaaaa! Kantuan, seikotea: Eneko Abasolo “Abarkas”, Mikel Galartza “Coca-Cola”, Ana “Single”, Joseba Barandiaran, Aitor Esteban “Garrote” eta […]

Bertsoa hizpide da beti Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Gaurkoan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak atzera begiratu txikia eman dute, eta bertso hautatu batzuk ekarri dituzte uhinetara (Jon Sarasua, Xabier Silveira, Martin, Lazkao Txiki…) Belaunaldien arteko talka, Bilbo Hiria irratian. Biba bertsoa!! https://bilbohiria.com/docs2/2018/potto/180117-potto.mp3 Deskargatu hemen.

Biba bertsoa! Urte berriak uzta berria du, eta POTTO irratsaioan gogotsu bueltatu gara bertso-mundua zukutzeko asmoz. Urteko aurreneko saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak abenduaren azken egunetan eta urtarrilaren lehenengoetan izan ziren bertso-jaialdiak ekarri ditugu uhinetara. Elgoibar, Hernani, Aretxabaleta eta Amurrioko saioak, eskutik eskura; albisteak eta agenda-proposamena ere hedatu ditugu […]

Hastear da Bertso Txapelketa Nagusiko finala BEC-en. Gu hemen gaude zuzenean, eta hemen egongo gara egun osoan, zuzeneko seinalea Potto saioko lagunen komentarioekin igortzen. Erlantz Ibargurengoitia, Jon Renteria eta Eneko Abasolo Abarkas izango gara mikrofonoetan; sare sozialetan eta soinu editore, hurrenez hurren, Jabi Zabala eta Ane Zabala. Has dadila olinpiada […]

BECeko final handiaren atari-egunetan, prosa eta bertsoa uztartu ditugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Miren Amuriza elkarrizketatu dugu eta txapelketan izandako ibilbidearen zertzeladak eman dizkigu. Biba zu!! Horrez gain, finaleko zortzikotearen berbak izango ditugu (prosan), eta txapelketan egindako zenbait ariketa entzungo (bertso-kantuan). Zelan ez, gure POTTO saioan ezin da falta […]

Bertsolari Txapelketa nagusiaren trenak Donibane Lohitzunen izan zuen azkenaurreko geltokia (BECen jokatuko den final handia kontuan izan gabe); eta ari da jada zehazten finaleko zortzikotea. Donibaneko saioan Igor Elortzak mahai gainean koplea eman zuen eta txapelarako bere hautagaitza aldarrikatu. Maialen Lujanbio sailkatu zen bigarren, eta atzetik izan zituzten Julio Soto […]

Bertsoak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta horren erakusgarri da aste honetako POTO saioa. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen bigarren faseari ekin genion domekan Amurrion; bixi-bixi joan zen saioa, eta PoTTOra ekarri ditugu bertsolarien kantuak (bertsoak), eta baita beren prosazko berbaldiak ere (mikrofonoaren aurrean saioa aztertu ziguten). Ez hori bakarrik… […]

Bertsolari Txapelketa Nagusiak ez du etenik, eta POTTO saioak ere ez! Asteon, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak Durangoko Landako gunean jokatu zen finalaurrekoen aurreneko atalaren azken saioa aztertu dute. Bertan Aitor Mendiluze izan zen garaile, ofiziotan ikaragarrizko lana eginda; Miren Amuriza izan zen bigarren sailkatua. Seikoteak taulagainean egindako lana aztertu […]

Aste honetan be POTO saioaren grabazioa izan dugu; Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak aurreko astean izandako saio bikoitzak aletu dituzte, bi finalaurrekoak (Irunen, asteazkenarekin; eta Maulen, zapatuan, jokatutakoak). Maialen Lujanbioren kartzeleko maisulana eta beste bertso hautatu batzuk dira entzungai + notiziak + agenda-proposamena + Durangoko finalaurrekorako sarreren zozketan irabazle izandako […]