Txapel guztiek behar dute beren burua, eta Bizkaiko Bertsolari txapelketaren txapelak zapatuan lortuko du dagokiona. Miribillan dugu hitzordua, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bilbao Arenan. Zortzi bertsolari izango dira taulagainean berbarekin eta doinu-errimekin lehiatuko direnak: Onintza, Jone, Etxahun, Miren, Nerea, Beñat, Xabat eta Ibon. Gaurko POTTO saioan, zapatuko finala aurkeztu dugu eta […]
Potto
Bizkaiko Txapelketak ez du etenik; POTTO irratsaioak ere ez! Finalaren atarían saio bakarra falta da, eta Larrabetzun erabakiko zeintzuk izango diren Bilboko final handian kantatuko duten Bertsolariak. Bik jada lortua dute zuzenean Miribillarako txartela: JONE URIAk eta BEÑAT UGARTETXEAk. Aste honetako POTTO irratsaioan, Basaurin jokatutako Bizkaiko Txapelketaren bigarren finalaurrekoa aztertu […]
Aurrera doa, eten barik joan ere, Bizkaiko txapelketa. Aurreko astean Markina-Xemeinen izan zuen hitzordua txapelketak lehenengo finalaurrekoarekin, eta bertan Jone Uria gailendu zen, beraz, bertsolari algortarrak zuzenean lortu du jada final handirako lehen txartela. Gaurko POTTO saioan, Markinan izandakoaren berri izan dugu zuzeneko kontakizunen bidez: estudioan Joseba Barandiaran izan dugu […]
XILABA izan dugu gaurko POTTO saioan hizpide, XILABAko finala alegia. Akabo txapelketa; onki jin, txapeldun! Sustrai Colinak irabazi zuen Bainonako Lauga gelan jomatu zen saioa, Amets Arzallusekin azken buruz burukoa jokartu eta gero. Saio biribila izan zen eta taula gainean protagonista izan ziren sei bertsolariek publikoari ale ederrak eskaini zizkieten; […]
Bizkaiko Bertsolari txapelketak azken kanporaketa izan zuen zapatuan, Zaldibarren, eta, saio hori bukatutakoan, erabakita geratu ziren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien izenak. Zaldibarren Nerea Ibarzabal izan zen irabazlea, eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu da bere herrian, Markinan, jokatuko den finalaurrekora. POTTO saio honetan, entzule, Zaldibarren entzundako bertsorik onenez gozatzeko aukera duzu; halaber, […]
Aurrera doa joan Bizkaiko txapelketa, eta zapatuan Leioan izan genuen aukera bertsolarien kantuez gozatzeko. Finalaurrekoen atarian, azken-aurreko kanporaketa izan zuten taulagaineko protagonistek; bertan, Ibon Ajuriagogeaskoa izan zen garaile, eta seigarren sailkatu zen Joseba Barandiaran potojorrankidea (gaurko Potto saioan bisitari izan dugun laguna). Gaurko Potto-n, bada, Leioako kanporaketa aletu dugu Josu […]
Bertsolaritza eta txapelketa-mundua; horixe da bertsoaren pizgarrietako bat. Zeinek jantziko txapela? Bada, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko faseak aurrera darrai eta, jada hiru saio jokatuta, hiru bertsolarik lortu dute zuzenean finalerdietarako txartela: Miren Amurizak, Mungian; Eneko Abasolo “Abarkas”ek, Sestaon eta, Igorren, Beñat Ugartxeak. Gaurko Potto saioan Sestaoko eta Igorreko saioak aletu […]
Bueltan da POTTO saioa, oporraldi luzean deskantsatu eta gero, eraberrituta bueltatu da bertsoa hizpide eta mugarri duen BILBO HIRIA irratiaren saioa. Oraingoan aldaketan bere baitan ditu POTTO saioak, Axier Goñi lagun-lankidea ezingo baita etorri, baina ordezkorik beharrean, beste kontu eta kantu batzuk izango dira uhinen bidez astintzekoak. Oporretatik bueltako aurreneko […]
Aurreneko zatia eta gero… tostadoratik atera berri dugu Xa2 Amurizaren monografikoaren bigarren zatia. Zuretzako oparia, bertsozale! 1982ko Euskal Herriko bertsolari txapelketarekin hasi eta egungo lanetara mugatzen den kontakizuna duzue gaurko irratsaioa. Bertan, zelan ez, kantuak eta bizipenak tartekatu ditugu, espero dugu guk beste gozatzea. Beti eta betiko, biba Xa2 eta […]
Eta heldu da eguna, lagunak! Aspaldi ari ginen esan eta esan Xa2 Amurizari buruzko saio monografikoa egin behar genuela, eta hementxe duzue aurreneko atala. Bizitza mardula, ekimen ugarikoa izan dugu Xabierrena, eta, hortaz, ezin ordu bakarrera mugatu. Hala, hurrengo POTTO saioa ere Xabierren bizitza aletzen emango dugu. Aurreneko saio honetan, […]
