Gaurko saioan, POTTO irratsaioko lagunek bertsolari gazteen ahots freskoa eta kantua ekarri digute. Hala, Gipuzkoako eta Nafarroako Eskolarteko txapelketak izango ditugu gozagai,  Azpeitian eta Leitzan hurrenez hurren jokatu ziren finaletako alerik preziatuenak ekarri dituzte uhinetan barna, bertsozaleen buru-belarrien gozagarri. Agenda-proposamena ere badago gure POTTO saioan, Bizkaiaren luze-zabalean bertsoak bizirik eta […]

Saio honetan, Nafarroako Bertsolari Txapelketa kontatu eta kantatu digute Josuk eta Erlantzek. Iruñea azken geraleku, finala Anaitasuna kiroldegian jokatu zen, jendez mukuru bete zen plazan. Sorpresa handirik ez zen izan eta, akabuan, Julio Soto izan zen puntu gehien bildu zuen bertsolaria, saio biribila eginda. Bilbo Hiria irratian, Nafarroako Bertsolari txapelketaren […]

Oihane Perea nagusitu zen 2017ko Arabako Bertsolari txapelketan, Asier Otamendirekin batera buruz burukoa jokatu ostean. Estu joan zen joan finala, eta horren erakusgarri aurreneko bi bertsolarion artean izan zen aldea: puntu bakarra. Potto saio ale honetan, Josuk eta Erlantzek Gasteizko Printzipal Antzokian izandako bertsorik preziatuenak ekarri dituzte, bertsozalearen gozagarri. https://bilbohiria.com/docs2/2017/potto/170405potto.mp3 […]

Nafarroako txapelketak eta Arabako txapelketak finalaurrekoak izan dituzte asteburu honetan, eta POTTO saiora ekari dituzte Josuk eta Erlantzek. Arabako txapelketaren azken finalaurrekoa Aramaion joaktu zen, eta bertan Asier Otamendi izan zen garailea; Nafarroako txapelketan, aldiz, aurreneko bi finalaurrekoak jokatuta (zapatu eta domeka), Beran Julio Soto eta Antsoainen Xabi Maia izan […]

Aste honetan be Bilbo Hiria irratiaren estudioak elkartu ditu Josu eta Erlantz lagunak, bertso-munduak ekarri dituenak uhinetan barna hedatzeko. Hala, saio honetan Laudion eta Urretxun izandako saioak ekarri dituzte: batetik,  Arabako Bertsolari txapelketaren 5. finalaurrekoa; eta, bestetik, Bortzirietako, Urretxuko eta Bilboko Potojorran bertso-eskolek egin zuten BERTSOTRUK ekimenaren baitako saioa. biba […]

Martiarekin batera, POTTOk ez du etenik! Berriro be elkartu dira Bilbo Hiria irratiaren estudioan Josu eta Erlantz, bertso-munduak emandako kontuez jarduteko prest. Aste honetako saioan, Nafarroako bertsolari txapelketaren Lakuntzako saioa aletu dute (Aimar Karrika izan zen garaile), eta bertso-aukeraketa ekarri. Halaber, urtero Algortan jokatzen den Abra sariketa ere aletu dute; […]

POTTO saioak gaurkoan Araba eta Nafarroako lurraldeak bisitatu ditu, eta bertsoak ekarri. Euskal Herrien zazpigarren alaban, Arabako Bertsolari txapelketa jokatu zen aurreko asteburuan Dulantzin eta bertan Asier Otamendi izan zen garaile; Nafarroako erreinu handian, berriz, bi saio izan ziren: zapatuz eta domekaz. Zapatuan Tafallan izan zuen hitzordua Nafarroako Txapelketaren 43. […]

Astebeteko etenaldiaren ostean, indarberrituta bueltatu da POTTO saioa. Atal honetan Arabako Bertsolari txapelketa ekarri digute Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia lagunek. Langraizen eta Zigoitian jokatutako saioetan Manex Agirre eta Xabi Igoa izan ziren garaile hurrenez hurren, eta irratasio honetan kanporaketa bi horietako bertso-alerik onenak dira entzungai. Gozatu, Araban ere bertsoak […]

AGUR, BERTSOZALE! Potto irratsaioaren azkabuko ale honetan Euskal Herrian barnako bidaia proposatzen dizuegu. Oiartzunen izan zen Presoen aldeko bertso-jaialdiaren ariketa batzuk ekarri ditugu; Tolosako Leidor zineman ospatu zen jaialdiaz gozatu; Zeaniko urteroko saioa astindu; eta, bukatzeko, Donostiako Doka Kafe Antzokian jokatu zen Mikel Laboa sariketa komentatu dugu. Azken honetan, Nahia […]

Negu gorrian egonagatik, Bilbo Hiria irratiko estudioan uda beroa da nagusi, eta POTTO saioan ere aro horretarako saltoa egin dugu. Irailaren 1ean, Plentziako Antolin Deuna jaietako bertso-jaialdi mundiala izan dugu gozagarri. Lau maisu handi taulagainean, beste inon topatu ezingo duzuen dokumentua! Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza […]