BEHIALAKO EGUN BATEZ: Uztapide zendu zen

Manuel Olaizola Urbieta edo Uztapide (Deba, Gipuzkoa, 1909ko maiatzaren 10a – Oiartzun, Gipuzkoa, 1983ko ekainaren 8a) bertsolari bikaina eta euskal idazlea izan zen. Debako Endoia auzoan jaio zen, Uztapide izeneko baserrian. Auzo hori Zestoa eta Debaren arteko mugan dago kokatua, Zestoatik Debatik baino gertuago dagoela. Horregatik maiz bertsolaria zestoartzat hartua izan da. 16 urte zituela, gurasoek Arabako Zurbao herrira bidali eta horri esker ikasi zuen erdaraz. 14 urtetatik etxez etxe ibili zen morroi, eta baita mendiko hainbat lanetan ere, harik eta azkenik, Donostiako Cervezas El León garagardo-lantegian finkatu zen arte. 1952an ezkondu eta Oiartzungo Ergoien auzoko Langantzerrene baserria hartu zuen bizileku. Han hil zen 74 urterekin (Testuaren iturria: Wikipedia).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko herritarrak Sader eta Profersaren aurka mobilizatuko dira berriro

al. Eka 9 , 2025
2025eko ekainaren 12an, Bilboko Udaletxearen aurrean mobilizatuko dira berriro hainbat auzo-elkarte, gizarte-erakunde eta talde ekologista. Urte luzez salatu duten arazo bati –Sader eta Profersa enpresen jarduerari– irtenbide argia eta behin betikoa eskatzeko elkartuko dira, herritarren osasuna eta bizi-kalitatea jokoan daudela gogorarazteko. Gaur egun, ez dago oraindik bi enpresa kutsatzaileen jarduera […]

Honekin lotuak