IBAIZABAL: Maiatzaren lehena

mai1.jpgGorriz markatutako data horretan, festa ospatzeaz gain aldarrikapen eguna izaten da gurean. Txutxi Ariznabarreta LAB sindikatuko Komunikazio eta Harreman Politikoen arduradunentzat, sindikalgintzak eraldatzailea izan behar du, lan mundutik haratago joanez. Horrezaz gain, gaurko lan baldintza kaskarrak salatu ditu Txutxik: kontratuak, soldatak, arriskuak (lan istripuak potologoa den gai baten tontorrak baino ez dira). Gainera, orain krisia dator eta horren inguruan hausnarketa egin du: aurreko urteetan enpresariek irabazitako guztia nora joan da, zergatik ez da inbertitu zenbait arazo gordin bideratzeko? Krisia dator eta egoera horretan batasun sindikala oso zaila bada ere, arlo batzuetan sindikatuek erantzun bateratua eman behar dutela adierazi du LABeko lagunak.

Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solastxutxi080429.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Elikagaien prezioak

az. Api 30 , 2008
Elikagaien prezioak gora dabiltza azken hilabeteetan mundu osoan; Josu Larrinagaren ustez agroerregaiak eta espekulazioa dira horien erantzuleak. Gosea zabaltzen ari den momentu honetan, egoerak hainbat protesta eragin ditu Ameriketan, Afrikan, Asian…Arazo globala da, AEBetan bertan arroza salmenta murrizten hasi dira eta. Euskal Herrian ere nabariak dira prezioen igoerak (oilasko, arrautza, […]

Honekin lotuak