IBAIZABAL: Prest aldizkaria (Irailekoa)

prest.jpeg84. zenbakia da pasa den irailaren amaieran Berbaizu Deustualdeko euskara elkarteak kaleratu duena. Azalean 3 artikuluren aipamena: Isabel Isazelaia, Early Reflections eta Gurpil gaineko oporrak. Azken honi dedikatu diote ohiko Monografikoa: alde batetik, Adriano de Mata deustuarrak Euskal Herria puntuaz punta zeharkatu du txirrindulaz; bestetik, Unai Jauregibeitia eta Borja Portuondo Bilbotik Mongoliako Ulan Baatarreraino joan dira 1992ko Marbella zahar batean. Hortik aparte, Isabel Isazelaiak, aurtengo Aste Nagusiko txupinera eta Algara konpartsaren kideak “Jaiak beti izan behar direla gizartean bizi dugunaren isla” adierazi du. Early Reflections talde deustuarrak reggae klasikoan oinarritutako musika egiten du eta laster Komantxe Bilboko Gazte Asanbladen konpartsa berriarentzako kanta osatuko dute. Aipatutakoez gain, ohiko atalak agertzen dira Prest zenbaki honetan, Zihara Aranbarri aldizkariaren zuzendariak kontatu digunez: Iritzia, Gureak kanpoan, Deustuko historia (Deustuko udalari buruzkoa), inkesta, ume eta gazteen kontuak, Deustuko arazoei buruzkoak edo kulturari lotuak….

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solsas081001.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #121: software librea nahi dugula esanez hasi gara

az. Urr 1 , 2008
Itzuli gara, barriro be estudioan sartuta, ordenadoreak piztu eta barra barra bota ditugu udatik gorde ditugunak. Eta hasi, software librearekin abiatu gara. Txopi izan da gugaz, kanpaina berria aurkeztu eta software librearen onurak aipatuz. Krisia aipatzen duen BAP!en kantua jarri du gero Ibon teknikariak, krisiaz mintzatu gara gu ere, kapitalismoaren […]

Honekin lotuak