“Prozesua” ezkerrerantz”, irakurtzen dugu Unai Brea erredaktoreak aurkeztu digun aste honetako Argia astekariaren azalean, Kataluniako hauteskundeen emaitzak aztertu ditu aldizkariak, egunotako hizpide nagusia dugun hauteskunde plebiszitarioen gaiaren inguruan. Asteko gaia Fronte Popularra da, gerrak zapuztu zuen esperientzia interesgarria. Asteko pertsonaia Andoni Lubaki argazkilaria dugu. Bukatzeko, Break Net Hurbileko “Ana Belén Montes: los Cinco kubatarrak benetan sei ziren” artikulua komentatu du, AEBetan preso dagoen Kubaren aldeko espioiaren kasuaren inguruan.
Deskargatu hemen.