HIZPIDEA: Hiria antolatzeko plana, hiraren azterketa konplexua

Gaurkoan Ula Iruretagoiena arkitektoak hiria antolatzeko plana zer den azaldu digu. Hiria Antolatzeko Plan Orokorra dokumentu tekniko bat da, non hiriaren hiri-eredua zehazten eta arautzen den. Une honetan, Bilbokoa berrikuste fasean dago, indarrean dagoen dokumentua 1995.ean idatzi baitzen. Bilboko Plan Orokorraren proposamenaren zertzelada batzuk aipatuko dizkigu. Bilbo zein motatako hiria izango den zehazten duen dokumentu bat. Hiri eredua definitzen du, maila estrategikoan, eta datozen urteetan Bilbon egin beharreko eraikuntza eraldaketak identifikatzen ditu. Non gertatuko diren eta zer behar dauden. Ez dira proiektuen zehaztasunik esaten, hori planaren garapenean egiten den landa da. Hiri baten azterketa konplexua da, bizikidetzarako testuingurua ari garelako ikertzen. Lehenik, gai batzuetan banatzen da ikerketa-esparrua, gerturatze modu bezala. Honakoak definitu dira Bilboren kasuan: ingurune fisikoa, mugikortasuna, aktibitate ekonomikoak, etxebizitza, ekipamenduak, gune berdeak, ondarearen babespena, generoa, klima aldaketa. Atal hauen zehaztapena oso garrantzitsua da. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa ELE; hazkuntza baten hizkuntza-kaltea, falta da, adibidez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Etxarri gaztetxearen desalojoa ilegala dela dio eta salaketa jarri du Bilboko okupazio mugimenduak

az. Urt 25 , 2017
Bilboko Administrazio Auziko epaitegietan Errekaldeko Etxarri gaztetxearen aurka Bilboko Udalak aurrera eramandako desalojo jarduketaren kontrako demanda aurkeztu du Bilboko Okupazio Bulegoak. Iñaki Carro abokatuak azaldu dizkigu salaketaren nondik norakoak. Ixte agindua bazegoen arren, horrek ez du desalojoa, ondasunen inkautazioa eta eraikina hormatzea legitimatzen. Espedientean aipatzen den araudiak ez ditu eskumen […]

Honekin lotuak