Ez da lehen aldia Zientzialari saioan saguzarrez jarduten dugula, baina egia da aurrekoetan animalia berezi hauen ezaugarri orokorrez aritu ginela. Gaurkoan, saguzar espezie batek arrainak harrapatzeko daukan gaitasuna aztertuko dugu UPV/EHUko Inazio Garin irakaslearen eskutik, eta gaitasun hori berezkoa ala ikasia duen jakinago dugu. UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia […]

Gaurko elkarrizketan genetikak kirolean duen eraginaz jardungo dugu Adrian Odriozola irakasle eta ikertzailearekin. Genomaren definizioa eman ostean, egungo kirol jardueretan informazio genetikoa zenbateraino eta zertarako erabiltzen den azalduko digu berak eta elkarrizketaren azken atalean dopin genetikoaz eta beronen arriskuez hitz egingo digu. (Argazkia: Quapan). https://bilbohiria.com/docs2/2017/zientzialari/170118_z42_doping_genetikoa_adrian_odriozola.mp3 Deskargatu hemen.

EHUn Kultura Zientifikoko katedraren ardura zuzena izanik, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek badaki, jakin ere, zientziaren dibulgazioak duen garrantziaren berri eta maiz etortzen zaigu ZIENTZIALARI irratsaiora, honetaz eta hartaz aritzera, maizenik biologiaz eta zoologiaz jarduten badu ere. Gaurkoan, konparazio baterako, animalien tamaina hartu du hizpide. Bi gramoko masa duen erle kolibritik […]