“Euskal Herria internazionalista atzo, gaur eta beti” lelopean Askapenak aurkeztu berri ditu 2016ko brigadak, beti ere, erakunde horretako bost lagunen aurkako epaiketak markatuta. Aurten ere Latinoamerikan, Europan eta munduko beste leku batzuetan ibiliko dira, izan ere, Julen Zulaikak esan digunez, epaiketaren aurrean lanean jarraituko dute.
2007ko urtarrilaren 13an okupatu zuten 7katu gaztetxeak duen gaurko lekua, Solokoetxeko eskaileretan eta, gorabehera batzuk pasatuta, hortxe jarraitzen dute. Azken bolada honetan bi gai dituzte buruan: alde batetik formakuntza, eta bestetik auzoaren, Zazpi kaleen, nortasuna. Aste honetarako egitaraua prestatu dute, denetarikoa, eta bertan alde ludikoari emango diote lehentasuna, bertako Iñakik […]