HIZPIDEA: 1991tik lehendabizikoz euskararen erabilpenak gora egin du Nafarroan

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Bi gai aipatu dizkigu. Aste beltza izan dute Nafarroan, atzo topatu zuten Burlatan hil zuten andrearen gorpua, Arga ibaian topatu zuten hilotza atzo arratsaldean, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Astelehenean hasi ziren Nafarroako larrialdi zerbitzuak Blanca Marques 48 urteko burlatarraren gorpuaren bila, haren bikotekideak hil zuela aitortu ondoren, eta atzo topatu zuten, Arga ibaian. Iruñeko Arrotxapea auzoko Vergel zubiaren parean agertu zen hilotza. Nafarroako inkesta soziolinguistikoen berri ere eman digu. Inkesta Soziolinguistikoa bost urtean behin egiten da Euskal Herri osoan. Nafarroako datuen berri eman, eta datozen asteetan aurkeztuko dituzte parlamentuan. Nafarroan, maiatzean egin zuten landa lana Ikertalde enpresak, hain zuzen ere, euskararen inguruko bi polemika piztuta zeudenean: Lan Eskaintza Publikoaren eta euskarazko haur eskolen ingurukoak. Garrantzitsua da datua, biek ala biek eragina izanen baitzuten emaitzan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Bilboko preso baten hilotza Zaragozako gorputegian daukate urritik

ol. Urt 20 , 2017
Zaragozako gorputegian  daukate Jose Angel Serrano Benitez bilbotarraren hilotza, urriaren 14an Zuerako  kartzelan hil zenetik. Salhaketa elkarteko Aitor Corres izan da gurean. Auzitegi autopsiaren txostena eskasa dela salatu dute, eta bigarren azterketa bat eskatu dute, baina konfiantzazko medikuak eginda. Serrano delitu txikiengatik sartu zuten preso eta hamazortzi urtetik gora zeraman […]

Honekin lotuak