Lehen orduan Neil Young, The Hillbenders, Tomatito eta Chano Lobatoren musika jarri digu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, The Uski´s, D. Bowie, Lambert & Hendricks, Phil Alvin, The 101ers, The Dictators eta Motorhead entzuteko parada izan dugu.
Nire amaren hiria izeneko bideo dokumental laburra argitaratu du Youtuben Oihana Bartra bertsolariak. Elkarrizketa batzuk ageri dira bertan, Bilbo eta euskara, euskal kultura Bilbon… Harreman horien inguruan euskal sortzaile batzuk ageri dira, nork bere hausnarketak egiten: Goizalde Landabaso, Matxalen De Pedro, Adur Larrea, Naroa Gaintza, Galder Perez, Lutxo Egia, Nora […]