Hizpidea magazinaren barruan ekonomiari eskaintzen diogun atalean, asteon Jon Bernat Zubiri ekonomia adituarekin mintzatu gara. Gaurkotasun handikoa izan da berak aste honetako kolaboraziorako hautatu duen gaia: zer-nolako eragina izaten ari den ekonomian Espainia gobernurik ez izatea edo, Jon Bernatek berak esan digunez, Espainian “desgobernua” izatea. Enpresariek eta patronalak Barne Produktu Gordinaren indizeak beren aldera moldatzeko presioak, Europako Banku Zentralak maileguetarako dirua merkatzeko politika eta jokaera horiek langileei dakarzkieten kalteak izan dira Jon Bernat Zubirik hautatu duen gaiaren haritik aipatu dituen beste azpigaietako batzuk. Ironia eta umore handiz aitortu digu berak “desgobernuaren” ekonomia ez dela txarragoa gertatzen ari, lehen geneukana baino.
HIZPIDEA: Espainiako “desgobernuaren” ondorio ekonomikoak
