Asteroko ohiturari jarraituz, gaur goizean Argiako kazetaria dugun Lander Arbelaitzekin berba egin dugu, aste honetako astekariak dakartzan edukiak jakite aldera. Hiru gauza azpimarratu ditu berak, nagusiki: gogoz kontra Axier Lopez kazetaria eta Argia bera protagonista bilakarazi dituen Mozal Legea delakoa eta lege honen itzalpean kazetari bati jarri zaion lehenbiziko isunak Euskal Herrian eta atzerrian elkartasunaren bidetik sorrarazi duen erantzuna. Hori amaiturik, Gaizka Aranguren nafar eragileari egindako elkarrizketaren mamia laburbildu digu Landerrek eta, hirugarren gai gisa, Itoizko urtegiaren urteurrenaren karietara, orduko gertaera eta pasadizo zenbait ekarri dizkigu gogora.
Deskargatu hemen.