HIZPIDEA: Sare, euskal presoen aldeko taldearen agiri berria

Iñaki Lasagabaster legelariarekin egin dugu berba gaurko Hizpidea magazinean, Sare Euskal Preso, Iheslari eta Deportatuen Eskubideen aldeko Sare Herritarraren kiden alderditik. Lehenbizi, Sare plataformaren osaeraz jardun du Iñakik. Sare barruan joera eta pentsaera askotako jendea biltzen dela adierazi digu berak. Gero, giza eskubideak herri baten demokraziaren kalitatea neurtzeko baliabide ezin hobea direla adierazi du. Hain zuzen ere, horixe da Sare plataformaren egiteko nagusia: euskal presoei urratzen zaizkien giza eskubide guztiak salatzea. Adierazpen berria landu dute Saren, egoera hori Euskal Herrian, Espainian eta
Europan ezagutzera emateko, eta eta agiri horren mamiaren berri eman digu Iñaki Lasagabasterrek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Tabakoa, heriotza kausa nagusi bilakatzen ari da.

ar. Mai 31 , 2016
Guztiok jakitun gara erretzeak zein kalte eragiten duen eta tabakismoaren arriskuak erakusten dituzten azterketa berriak kaleratzen dira egunero, eta gisa honetako berriak ezagutzen ditugu. Tabakoaren kontsumoak urtero 4 milioi heriotza eragiten ditu mundu osoan. Nerabezaroan erretzen hasi eta maiztasunez erretzen jarraitzen duten erretzaileek tabakoaren ondorioz hiltzeko % 50eko aukera dute. […]

Honekin lotuak