Gaur bat egin dugu Hiruka astekariarekin eta Irantzu Sagarminagak Uribe kostako eskualdeko albisteak ekarri dizkigu. Batetik Gogora institutuaren Memoriaren plaza egon da aste honetan Areetan eta bertan bildutako testigantzen berri ekarri digu. Martxoaren 8aren harira Lore Agirre “Euskara eta feminismoa” gaiaz berba egin digu elkarrizketa luzean.
Gaurko saioan Berbaroa ekimena ezagutu dugu Iñigo Retolaza eta Eleder Aurtenetxerekin. Kalitatezko elkarrizketak bultzatzearen asmoarekin, elkarrizketen kulturaz hausnartzeko ekimen berria jarri dute martxan. Elkarrizketa bi edo pertsona gehiagoren artean ematen den ekintza da, hitz egin eta entzutean datza. Bata besteari eta nork bere buruari, bestearen bitartez. Euskal Herrian bizi dugun egoera […]