Gauza arraroak egin ohi dira telesailekin jarraitzearren, denboraldi berriak egitearren. Begira Twin Peaksen bigarren denboraldiaren bigarren erdia. Edo laburtu Goenkaleren lerro narratiboa sekula ikusi ez duenari, ea gogoa pizten zaion.
Badakigu Joseba zertan dabilen azken aldi honetan. Ez GPSz kontrolatuta dugulako, tarteka txiokinean nork edo nork esaten duen arren non ibili den, nor limurtzea lortu duen. Ez, Anak bikain kontatu zigulako aurrekoan, horrexegatik dakigu. Egia liburuetan dago, filmetan, irratsaioetan, ametsetan bezala. Enbor-andreak esan digu, eta badaskuligu, Scully-ri berari baino gehiago.
Badakigu zertan ari den, eta nola bukatuko duen ere iradoki, haren eraginez sortutako erakunde-kanpaina uste baino errealistagoa tarteko. Badakigu, gainera, filmak jarraitzeko, jarraipenak bainoago, aurrekariak egitea dagoela modan. Eta moda jendea gara gu, zer arraio.
Hori guztia, aurkezpenik behar ez duen gonbidatu berezi batekin, Mayi Tolosarekin, alegia.
Saioa jaisteko, sakatu HEMEN