Sormene egitasmoak  euskal kulturgintzaren transmisioan eragiten  jarraitu nahi du eta horretarako Maiatzaren 12tik aurrera hainbat ekitaldi antolatu dituzte.  Liburu aurkezpenak, ikasleekin tailerrak eta askotariko ikuskizunak izango dira. Euskaraz sortzeko grina sustatu, irakatsi eta transmititu gura dugu gaur egun euskaraz sortzen ari direnak zer eta nola sortzen ari diren erakutsita. Kulturgintzaren […]

Kurkuluxetan antzerki eskolako lagunekin hitz egin dugu, bertako Rita Naveira batu zaigu irratira. Itxialdian gazteekin lanean jarraitu dute, bideoekin lan egin izan dute, astero ariketak eta proposamenak bidali dizkiete gazteei, batez ere etxean egin daitezkeen ariketak eta eurak bueltan izugarrizko opariak eman dizkiete. Pozik agertu dira, izan ere, aurrez aurreko […]

Sortzaileak sormenerako baliatzen ari dira denbora? 15 egunerako konfinatuta egon behar gara, hau da, leku jakin batean muga jakin batzuekin irten gabe, horrela bizitzera behartuta gaude. Egoeraren inguruko bizpenak jasotzen gabiltza. Kultura arloan ere ondorio nabarmenak izango ditu covid19ari aurre egiteko hartutako murrizketak. Baina sortzaileek baliatuko dute egoera sortzeko. Etxearen […]

Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren EAEko lehenengo erregelamendua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak otsailaren 5eko Gobernu Bileran. Kulturaren eta komertzio txikien kontrako erasotzat ulertuta, Arteak Ireki plataforma sortu dute. Larunbatean Bilbo aurkeztu zuten plataforma eta datozen egunetan burutuko dituzten ekintzak. Idatzi horri jarraituta, baina, “taberna batek ere ezingo du antolatu hilean […]

Zarautz literaturearen erdigune bihurtuko datorren ostegunetik igandera bitartea. Literaturia bueltan da eta oraingoan ere betiko espirituari eutsi deutso: euskal idazle, argitaletxe eta irakurle gazte zein helduen topagune izatea, eta literaturaz gozatzeko askotariko aukerak eskaintzea: narrazioak, ipuinak, antzerkia, komikia, musika, marraskatzea, gogoeta…Ana Galarragak hamargarren edizio honek eskainiko duena laburbildu digu. Tomiris. […]

Ostiralean La taller aretoan “Ride the Lightning” deituriko erakusketa irekiko du. Margoak, collage-ak, zeramika eta euskarri digitalak uztartzen ditu Raisa Alavak bere sorkuntza prozesuan. Gainera La tallerren grabatuak ere jarriko ditu. “Ride the Lightning” Metallica taldeak 1984ean argitaratu zuen diskoaren izenburua jarri dio erakusketari, prestaketa lanetan disko hori entzuten zegoen […]

Batzuk joan eta besteak etorri. Tartean negarrak eta barreak, agurrak eta ongietorriak. Emozio gazi-gozoak izan ziren maleten bueltan: batzuek oporrei eta lagunei agur esan zieten, eta besteek, familiari. Gehienak, triste atzean utzitakoagatik, baina pozik heltzear dagoenagatik. Ikasturte berriarekin, asmo berriak ere hemen dira, Ikasturteko agenda gizen-gizenari aurre egingo diogu, baina […]

Bilboko Euskal museoan, Gure Hizkuntza Gure Oholtza jardunaldiak egin ziren, Bilboeszenak eta Bilboko udaleko kultura sailak antolatua. Antzerkiaren eta hizkuntzaren gaineko gogoeta. Bertan antzerki munduko sortzaileak , aktoreak, idazleak, zuzendariak, irakasleak eta ikasleak elkartu ziren, baita euskalgintza, bertsolaritza eta itzulpengintzan aritutakoak.  Mintzaira eta teatroaren arteko korapiloak milaka dira, eta hortaz […]