IBAIZABAL: Munduko arrozak egunetik egunera handitzen

Mundu osoan jaten den janaria da arroza, unibertsala. Jaki horren prestaketa da lurralde eta kulturak desberdintzen dituena. Hemengoak eta kanpotik etorritakoak elkartzeko asmoz, Munduko Arrozak jardunaldiaren 13. saioa egingo zuten  larunbatean Bilboko san frantzizko auzoan. Etorkinen hainbat talderen ekimenez, Munduko Arrozak topaketa egin zuten. Ehunka lagunek hainbat plater sukaldatu zituzten, guztiek arroza izan zutelarik osagaien artean. Pertsonen eta kulturen arteko harremanak ekartzen duen aberastasuna aldarrikatu dute. Bertan izan ginen hainbat partaideren ahotsak jaso genituen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Jon Ariza de Miguelekin "Ohe hotzak" nobelaz berbetan eta ATX teatroa

ar. Eka 7 , 2016
Jon Ariza de Miguelek bere lehen nobela aurkeztera gonbidatu dugu. Harreman baten inguruan dihardu nobelak, Jon Ariza de Miguel portugaletetarraren lehenengo nobela da Ohe Hotzak. Hoztutako harremana berreskuratu nahi duten bi lagunen artekoa, nahiz eta ez dakigun nortzuk diren ezta non dauden. Saioaren bigarren atalean ATX teatroko Iñaki Ziarrusta eta […]

Honekin lotuak