HIZPIDEA: Hauteskundeen emaitzak aztergai

Asier Etxenike soziologoa izan dugu solaskide Hizpidea magazinean, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak aztertzeko asmotan. Asierrek aipatu du, bere iritzian, antzeko errealitate bat aurkezten digutela emaitzek eta orain alderdiek gobernua osatzeko beharrizana dutela, nahiz eta ez zaien erraz gertatuko, zenbakiek, itxura batean, ez baitute horretarako aukera handirik ematen. Eskuinean, PP alderdia nolabait trinkotua gelditu da, Ciudadanosen kalterako, eta ezkerrean, bi indar paretsu aurkitzen ditugu, PSOE eta Podemos. Era berean, Asierrek nabarmendu nahi izan du Hego Euskal Herriko emaitzak oso bestelakoak izan direla, Estatuaren batezbesteko emaitzen aldean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Brexitaren ondorio ekonomikoak

al. Eka 27 , 2016
Asko hitz egiten ari da ekainaren 13az geroztik Erresuma Batua Europako Batasunetik ateratzeak zer ondorio ekonomiko ekarriko dien britainiarrei zein gainontzeko europarrei. Joseba Barandiaran ekonomialariak gogoeta interesgarri batzuk egin ditu gai honetaz gure mikrofonoetan. Haren ustean, ikuskizun dago zein izango diren ondorioak, baina zer pentsatua eman beharko lioke Europar Batasunari […]

Honekin lotuak