Patxi Baztarrika: “Euskararen normalizazioan oso erraza da atzera egitea, etorkizunari modu proaktibo eta konprometituan begiratu behar diogu”

Duela hilabete VI inkesta soziolinguistikoaren datuak jakitera eman zituen Eusko Jaularitzak. Bost urtean behin egiten dute inkesta soziolinguistikoa Euskal Herri osoan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak jakinarazi zituzten. Nafarroako zenbakiak laster ematekoak dituzte eta atzeratuago ari dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan; urtarrilean dira haiek ematekoak. Ikerketa mardula da inkesta soziolinguistikoa, datu eta aldagai asko jasotzen dituelako. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politika sailburuordearekin aztertu ditugu. Euskararekin gertatzen ari dena hitz bakarrera eraman du Baztarrikak: hazkundea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Itzal zaunka disko liburua Rafa Ruedaren gomendioa

ol. Aza 11 , 2016
Ipuin grafiko batek eta hamaika kantuk osatzen dute Itzal zaunka disko-liburu ilustratua. Jexux Mari Lopetegik Harkaitz Cano idazlearekin eta Antton Olariaga marrazkilariarekin elkarlanean osatu du proiektua. Txakur baten hausnarketek izatearen oinarrizko zalantza eta galderetara eramango dute irakurlea, bidaia zirraragarri baten barrena. Jexux Mari Lopetegiren bederatzigarren lana da. Pop rock eta jazz […]

Honekin lotuak