HIZPIDEA: Petrolio upelaren prezioak gora egiteak gure ekonomian eragin zuzen izan dezake

Petrolio upelaren prezioak gora egin zuen aurreko astean,  asteazken iluntzean ekoizpena pixka bat murrizteko  Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak lortutako akordioaren ondorioz. Asteazkenean %6 garestitu zen, eta ostegunean arratsaldean beste %3 dolarreko kotizazioa gainditu arte, akordio guztia hauek zein eragin izan dezaketen gurean aztertu ditugu Joseba Barandiaran  ekonomialariarekin. Azken urteetan egia da petrolioaren prezioak bera egin duela eta hori gure egunerokoan nabaritu izan dugu. Abuztuko azken datuen arabera, egunean 33,24 milioi upel ekoizten ari dira, eta 32,5 milioira edo 33 milioira jaistea adostu zuten. Gurea petrolioaren prezioaren igoerak eragin zuzena du hainbat kontutan, menpekotasun energetiko handia dugulako eta industrian ere eragin handia izan dezake. Azken finean, honakoak dira fakturan eragiten duten faktore nagusiak: petrolioaren prezioa, erregaiaren ekoizpen kostuak, euro-dolar trukea, petrolio konpainien prezio politikak eta zergak. Zein bide hartuko duen asmatzea oso zaila da ahala ere.

deskargatu hemen.

Next Post

HIZPIDEA: Emagune bakegintza eta bizikidetzaz hausnartzeko gunea

al. Urr 3 , 2016
Emagune espazioa 2014an sortu zen EHUgune espazioaren baitan. Bertan gizarte gaiei  ezberdin ingurua hausnartzeko foroak  biltzen dira. Bake eta elkarbizitzaren gaia estrategikoa eta behar beharrezkoa denez, EHUgunen baita Emagune sortu zen. Emagune emakumeek sortutako espazioa da, bakegintzan eta gatazkaren konponbidean emakumeek ze ekarpen egin dezakete hausnartzeko. Denbora eta patxada hartu […]

Honekin lotuak