Astero bezala Kafe antzokiko programazioaren errepasoa egin dugu Mikel Urbeltzekin batera. Gaur bertan Lagun artean kantari izango dugu Anje Duhalderekin batera. Bihartik aurrera BIME CITY programaren barruan, hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango da, esaterako bihar asteazkena Joseba Irazoki, Malandro Club, Músculo, Trepat eta ostegunean Sonido Vegetal, Carlos Sadness, Ocellot eta Sau Poler. Larunbatean Su ta Gar taldearen txanda izango da. Mende laurden bat, lehenengo kontzertu eman zutenetik; hamar abesti berri bildu dituzte lan berrian.
Deskargatu hemen.