Gure Platera gure aukera ekimena hezkuntza-komunitate, lehen sektore eta gizartetik sortu den eskaera bati erantzuteko jaiotako plataforma da,  egungo eskola-jantokien eredua aldatzeko nahia. 2000 urteko araudi batek “kudeaketa zuzena” izeneko eredu bakar baten bidez kudeatzera derrigortzen ditu EAEko ikastetxe publikoetako jantoki guztiak. Catering enpresa batek kudeatzen ditu jantokiak, eta poliki-poliki […]

Nerbioigoiena Tokiko Elikadura Batzordeak antolatuta, ostegunean, maiatzaren 21ean hitzaldia izango da Laudioko Kultur Etxeko Arraño aretoan. Bertan, Iñaki Lazarobasterrek eta Marijo Imazek, “Elikadura eta subiranotasuna” goiburupean, eskola jantokiaren gaurko eredua eta alternatibak aztertuko dituzte, Iñaki Urkixo Laudioko baserritarrak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150519solasinakiurkixo.mp3 Deskargatu hemen