ZIENTZIALARI: Algoritmoak

Interneteko bilatzaile bat erabiltzen dugunean, eguraldiaren iragarpena ikusten dugunean edo Google Mapsen ibilibiderik egokiena bilatzen dugunean, algoritmoak erabiltzen ari gara, oharkabean bada ere. Informazio batetik emaitza jakin batzuk ateratzeko jarraibide multzoa dira algoritmoak, eta eguneroko bizimoduan gero eta aplikazio gehiagotan erabiltzen ditugu, gehienetan horretaz jakitun egon ez arren. (Argazkia: Jamle).

Deskargatu hemen.

María Merino Maestre matematikaria da eta gaur egun Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboko ikertzailea eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Egunero erabiltzen dugun Googleko bilatzailea edota Google Maps bezalako aplikazioen oinarriak ondo ezagutzen ditu, azken finean, algoritmoak dira horien funtsa. Eta funts horiek gabe, algoritmorik gabe, egun erabiltzen dugun teknologia ez litzateke posible izango, matematikariaren esanetan. Bere ibilbide profesionalean, 30 argitalpen zientifikotik gora idatzi ditu María Merinok, eta hainbat ikerketatan parte hartu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko txapelketa Markina-Xemeinen

og. Aza 24 , 2016
Aurrera doa, eten barik joan ere, Bizkaiko txapelketa. Aurreko astean Markina-Xemeinen izan zuen hitzordua txapelketak lehenengo finalaurrekoarekin, eta bertan Jone Uria gailendu zen, beraz, bertsolari algortarrak zuzenean lortu du jada final handirako lehen txartela. Gaurko POTTO saioan, Markinan izandakoaren berri izan dugu zuzeneko kontakizunen bidez: estudioan Joseba Barandiaran izan dugu […]

Honekin lotuak