ZIENTZIALARI: Antropozenoa

Antropozeno hitza aski berria dugu zientzia arloan eta giza jarduerek Lurraren berezko dinamikari modu nabarmenean eragin dioten denbora tartea izendatzeko erabiltzen da. Dena den, hain berria izaki, eztabaidarik ez da falta kontzeptu honen inguruan. Unitate geokronologiko formal modura onartua izateko, bere hasiera finkatzeaz gain, markatzaile estratigrafiko egokiak zehaztu beharra dago oraindik. Gaurko saioan Xabier Murelaga geologoak antropozenoa zer den ikasten eta haren garrantzia ikusten lagunduko digu. (Argazkia: Jordi Bernabeu).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EKT: Mari Jose Azurmendi eta Itsaso Olaizola aurrez aurre, ama alaba identitateaz eta transmisioaz

og. Mar 9 , 2017
Euskal Kulturgintzaren transmisio gradu ondoan ama alaba izan dira, Mari Jose Azurmendi eta Itsaso Olaizola. Mari Jose Azurmendi Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologiako Fakultateko katedraduna da,  1982tik doktore, 40 urte eman ditu unibertsitatean irakasten. Hortaz gain Soziolingustika klusterreko bat soziolinguista  zuzendaria izan da sei urtez. Zuzenbide Ikasketak burutu zituen Itsaso Olaizolak […]

Honekin lotuak