BERBAZ: Olatz Gonzalez Abrisketa, “Pelota” eskuetan

Pelota partidaren aurretitxuko egun baten han batuko dira frontoian pelotariak, intendenteak, pelota aukeratzailea,… alde biek aukeratutako 100 bat alerekin. Egun horretan, prozedura jakin bati jarraituz pelotarik egokienak aukeratuko dituzte. Orduan partida hasita dago jada. Eta aurpegian irakurriahal zaie pelotariei norantza jo dezakeen.

Hari horri helduta Pelota II dokumentala burutu dute Jorgen Leith, Olatz Gonzalez Abrisketak eta taldeak, hark 1983an egindako dokumental haren luzagarri. Dokumental estetikoa. Irudien ederrean, kadentzia amultsuan, soinu sotiletan bermatuta goza gaitezke, erritu honetaz. Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Madril, Burgos, Errioxa,… zinema aretoetan da jada Pelota II.

Fiatria, semiotika, Atanotarrak, erritoak, arreta, Ogeta, hizkuntzaren zehaztasuna eta hitz-jarioa, kontaera, pasioa, gizonen objektuekiko harremana, emozioen katalizatzaile; agona, astirotasuna,…Bizitzari begira, espazioz.

Kantak:

Gloria (Patti Smith)
Starman (David Bowie)

Erreferentziak:

Pelota II
Pierre Clastres

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS : Balerdi Balerdiren galtzen ikasteko metodoa

az. Mai 31 , 2017
25 urte musikan murgilduta eta indar berrituta heltzen dira berriro ere Balerdi balerdi taldeko kideak. Disko berria aurkezten dabiltza Galtzen ikasteko metodo. Gaurkoan Toño Muro izan da Piperpolis saioan.  2000. urtean berriro jarri zuten arte taldea martxan Murok eta Sergio Ibarrola Zara bateria jotzaileak. Karlos Ortiz baxu jotzailearen laguntzarekin, Hegoko […]

Honekin lotuak