BEHIALAKO EGUN BATEZ: Pedro Mari Otaño

Gaurkoa lako egun batez jaio zen Pedro Mari Otaño, 1857ko urtarrilaren 26an, Zizurkilgo Errekalde baserrian, Asteasuko Goiko Errotatik (Pello Errotaren etxaldetik) hurbil. Aita eta aitona ere bertsolari izan zituen. Batez ere bertso paperengatik zen ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen, eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen. Gaur egun oraindik oso ezagunak dira Ameriketatik bidaltzen zituen bertso paperak. Argentinako Rosarion hil zen 1910eko maiatzaren 6an. (argazkia: Aiurri).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Espezialisten arteko elkarlanaz Oier Gorosabelekin

az. Urt 26 , 2022
Bruxismoa sarri aipatzen zaigu komunikabideetan; gauez haginak estutzen dituzten pertsonen kasua, alegia. Gai interesgarria da oso, eta ongi etorria bedi pazienteak arazo ezkutu honetaz jabetzeko balio badu. Hala ere, ikusten nabilenez, arazo odontologiko hutsa balitz legez hartzen da, esfera psikikoan eta fisioterapia aldetik egin behar den lana aipatu barik. Horrek […]

Honekin lotuak