Atzo, hauteskundeei begita, Mariano Rajoy UPNko Esparza jaunarekin bildu zen. Berri horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda, gero Nafarroako gobernuaren Erreforma fiskala komentatzeko. Hernando Mikelarenaren “Sin piedad” liburuaz ere hitz egin du, eta Agendan Iruñea kantuz eta Oskorriren despedidea aipatu ditu.
Lur Malleak Prest aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu digu, urriari dagokiona. Bertan, elkarrizketa nagusia Boga garagardoa egiten duen Urtzi Ugalderi egin diote. Erreportajean San Inazioko Levante plazaren itxura berria aztertu dute, eta artikuluan duela gutxi aske geratu den Txente Askasibarrekin hitz egin dute. Literaturan Goizalde Landabasoren “Babeserako kopia” liburua jorratu dute, […]