Bizkaiko mugikortasun-eredua eztabaidagai bihurtu da azken asteotan, Lamiakoren ibaipekoaren proiektuaren onarpenaren ondorioz. “Subflubiala” izeneko azpiegiturak, teorian, trafikoa arintzea eta Bilbo Handiko loturak hobetzea izango lituzke helburu, baina herritarren artean kezka eta haserrea piztu du. Subflubiala EZ! herri Plataformak salatzen du proiektua onartu zela herritarren parte-hartzerik gabe, ingurumenari eta osasunari kalte eginez, eta instituzioen konpromiso klimatikoekin bat ez etorriz. Datorren larunbatean, urriaren 18an, 17:00etan, manifestazioa egingo dute Bilbon, Arriaga Antzokitik abiatuta.
Deskargatu hemen.

