IBAIZABAL: Memoriaren plaza Getxon eta martxoaren 8rako hainbat ekimen Uribe Kostan

Gaurkoan Hiruka Uribe kostako aldizkariarekin bat egin dugu. Azken egunetan getxo inguruan geratutako ekarri dizkigu Irantzu Sagarminaga kazetariak. Asteburu latza izan da Getxon, izan ere, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakumezko gazte baten hilotza topatu dute Getxoko Galea inguruan. Larunbat gauerdian jaso dute neska bat desagertuta zegoen salaketa, eta orduan hasi dira bila. Atzo goizean konfirmatu zen albistea, honen harira ikerketak irekita zabaltzen du, baina herrian samina da nagusi. Bestetik Memoriaren plaza erakusketa Getxora iritsiko da martxoaren 13an. Azken hamarkadetan indarkeria mota ezberdinak jasandakoen testigantza jasotzen ditu erakusketak. Oroilore ikerketa taldeak ekitaldia egingo du Matxitxakoko itsas batailaren 80. urtemugan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Errigoraren udaberriko kanpaina martxan da “UztaBerria”

ar. Mar 7 , 2017
Udaberriko kanpaina aurkeztu du Errigorak , “Uztaberria” izenarekin. Martxoaren 1etik 14ra Nafarroa hegoaldeko olioa eta kontserba loteak eskatzeko aukera izango dute herritarrek. Helburua, bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea. Peru Aranburuk Errigorako kideak ekarri dizkigu xehetasunak, Errigora 2012an Nafarroako hegoaldean sortutako ekimen herritarra da. Eremu horretakoak propio […]

Honekin lotuak