Aratuste giroa bertatik bertara jaso dugu. Eguraldi paregabea eta giro aparta egon da egun osoan Bilboko erdigunean.Dantzak, musika, desfileak, fanfarreak, erraldoiak, ikuskizunak, janaria, edaria, eta, nola ez, mozorroak izan dira protagonistak inauterietako larunbat handian. Lehenengo gonbidatuak Farolin eta Zaranbolas izan dira. Inauterietako protagonistak. Urtero legez, aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak epaitu zituzten ostiralean Xabi Aburruzagak ekarri dizkigu epaiketako kontuak .
Julen Alzelai hurbildu zaigu Eko Taloa ekimenetik batu zaigu irratira , talo ekologikoak egiten dituzte. Osagai ekologikoekin eta, betikoez gain, baita ezohikoekin ere Ezkontzetarako taloak egiten dituzte.
Bizkaiko ostalaritza eta komertzio eskola Masustegi-Altamira aldean dago, Kobetaren magalean, eta lanbide heziketa zentroa da. Gaur 1230 karolina egin dituzte eta Kale Nagusian saldu, bertako Alejandro irakasleak azaldu digunez.
Juan Mari Aburto alkatea eta Itziar Urtasun jaietako zinegotzia ditugu Aratuste festa hauen inguruko galderak erantzuten.
Jose Antonio Bilbao Ibarluzea, Markinako Axpe sagardotegiko jabeak, sagardo batzuk ekarri eta hainbat jakingarri eman dizkigu sagardogintzaz.
Saio osoa entzungai.
Deskargatu hemen.