Zientzia azokako saioa entzungai

Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da; ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen duena. Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa da Zientzia azoka, larunbatean  Bilbo plaza berria gaztez lepo ikusi dugu, bertatik zuzeneko saioa eskainiko genuen.  Eguerdian hasi eta iluntzera arte, ikertzaile gazteek ikasturtean landu dituzten ikerketa proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsiko dituzte bertan Plaza Barrian. 12 eta 18 urte bitarteko ikasleen 110 taldek aurkeztuko dituzte euren lanak. Guztira, Hego Euskal Herriko 33 ikastetxetako 1.150 ikasle aritu dira,350 taldetan bilduta, ikasturtean zientzia eta teknologiarekin lotutako proiektuak lantzen.

Lehengo gonbidatua eremu profesionalean kokatuta zeudenak izan ziren. Telekomunikazioa ingeniaritzako EHUko irakasleak Unai eta Inma batu ziren. Telekomunikazioez jardun genuen eurekin, esaterako honako galdera erantzun ziguten, Ba al dakizu zein komunikazioari esker egiten diren zuzeneko futbol partiden emankizunak edo irrati saioko emankizunak?

Zientzia azokan ere NanoGuneak lekua izan zuen. NanoGUNE ikerketa zentroaren misioa nanozientzia eta nanoteknologiako ikerketa egitea da. NanoGunetik Itziar Otegui izan zen. Nanoguneak egiten duenaz eta azokan jarritako Nanokomik erakusketaz jardun zuen.

Cristina Simarro izan zen gurekin bera Centre de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàticaeko kide da eta katalanez erantzun zituen gure galderak. Baliabide ekonomiko gutxiko familietan zientzia sustatzeko ekimenak dituzte Kataluniako Centre de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica ikerketa gunean.

TAZEBAEZ kooperatibako ekintzaile gazteak esku artean dituzte proiektuak aurkeztu zizkiguten. Aare eta Markel izan ziren gurekin. Batetik The Makery eskolaz kanpoko akademia, bertan elektronika, ekintzailetza eta 3D inpresio eta diseinuko tailerrak lantzen dituzte. Polimakerra ere aurkeztu ziguten.

Elhuyar taldearen zuzendari nagusia da, Leire Cancio  eta larunbatean gurean izan zen. Hamarkadatan zehar zientzia eta euskara landu, ikertu eta bultzatuz aritu da Elhuyar lanean, horren adibide argia da Zientzia azoka. Zientziaren dibulgazioa euskaraz, hori da Elhuyarren ardatza.

Zientzia azokan gazteak eta euren ikerketak dira protagonista, horiek ere izan ziren gure saioan. Zizur txikiko San Fermin ikastolako lagunak izan ziren gurean. Freskagarriak, osasungarriak dira? Galdera hori erantzuten saiatu dira, horretarako hainbat freskagarriren azukre kopurua aztertu dute.

Zientzia protagonista eta azokan gaztetxoenak tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten. Uxue lagunak eman zigun tailerren berri.

Sodupetik Maitane Alonso Monasterio batu zitzaigun. Jakiak ontziratzeko makina berri baten inguruko ikerketa eraman zuten zientzia azokara. Janaria kontserbatzeko metodo iraunkor bat aurkitzea izan dute helburu. Horretarako, multinazionalek irrikatzen duten iraungitze data lortzen saiatuko gara, kalte egin diezaguketen produktu kimikoak erabili gabe.

Begonazpi ikastolako Ainixe Salgerok rotulkien tintak birziklatzeko aurkeztutako ikerketa proiektuaren berri eman digu.

Marrazkiak ere protagonista izan dira Zientzia azokan, izan ere Dibuja toto el rato.ko kideak egunean zehar plaza Berritik ibili dira bat batean bertan geratutako euren arkatzekin jasotzen.

Saioa osoa hemen entzungai.

Deskargatu hemen.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Uribe Kostako Ados taldea pozik agertu da atzoko galdeketarekin nahiz eta parte hartze handiago espero zuten

al. Mai 8 , 2017
Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen antolatu dituzte maiatzaren 7an erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketak.  Emaitzen berri eman digu Irantzu Sagarminaga Hiruka agerkariko kazetariak, “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzuteko, Uribe Kostako sei herri horietako 25.512 herritar egon dira botoa ematera deituak, eta 5.007 lagunek bozkatu […]

Honekin lotuak