Magia zaleen egutegietan gorriz markatuta egoten dira Bilboko magia topaketetan, artista ezagunen lan berriak ikusteko aukera emango du aurten ere jaialdiak. Magiaren sekretuak ekarri dizkigu Tor Magoak. Txikitatik izan du gustuko magia, eta urteekin afizioa ofizio bilakatu da. Askotariko magia dagoela kontatu digu, kartekin eginikoa, ilusionismoa… Gaur egun Tor Magoak magia poteo ikuskizuna ere badu. Gertuko magia ikuskizuna.
Zuzeneko emanaldi berezi baten bidez ospatuko du Bilbo Hiria irratiak bere 20. urteurrena maiatzaren 27an, bere egungo eta lehengo partaide, kolaboratzaile eta entzuleekin arituko gara 12etatik 14etara, Done Bikendiko gure egoitza paretik, kalean. Saioa lekua kokatuz abiatuko dugu, Albiako lorategitik zuzenean arituko gara. Bilboko erdigunean kokatuta gaude, inguruan Ibanez de […]