HAUXE GURE LURRA: Negazionismotik negozionismora

Gaurkoan greenwashing edo “zuriketa berdea” aztertu dugu. Antonio Turielek hitzaldi batean adierazi bezala, negazionismotik negozionismora igaro dira zenbait lagun. Eragile asko hegemoniaren bila ari dira diskurtso ekologikoa beren parametroaren arabera nagusitu dadin. Berri txarrak ekartzen ditu ekologismoak: kontsumokeria, industrialismoa eta produktibismoa jartzen ditu arazo ekologikoen iturri moduan. Baina badira errelatoari buelta eman eta hondamendi ekologikotik negozioa egin nahi duten lagun faltsu eta bizkor batzuk ere. Pinkwashing edo purplewashing fenomenoek, hurrenez hurren, LGTB+ komunitatearen eta feminismoaren aldarrikapenak postureo hutsa bihurtu eta negozioa egiteko erabiltzen duten bezala, greenwashing-a energiaren arloko enpresa kutsagarriek, diskurtso sasiekologista eginez, beren burua berdez margotzen dute kontzientziadun kontsumitzaileak engainatu eta haiekin ere negozioa egiteko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Tratamendurik ezaren tratamendua Oier Gorosabel fisioterapeutarekin solasean

ol. Mai 20 , 2022
Gaurko fisioterapiaren historian murgildu gara Oier Gorosabelekin. Nolako bilakaera izan duen eta gaur egun lehen arretan ere ezinbestekoa litzatekeela fisioterapeuten lana. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220518_oier_fisioterapeuten_lamna.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak