IBAIZABAL: Hiri baratzeak, Trumpen popilismoak eta Xane Kreckelbergh (Argia astekaria, 2558. zenbakia)

ARGIAko Lander Arbelaitz erredaktoreak azaldu digunez, aste honetako ARGIA astekarian hiri baratzeak izan dituzte hizpide erreportaje nagusian. Munduan gero eta herritar gehiago doa landa girotik hirietara bizitzera. 2050erako 6.300 milioi pertsona hirietan biziko direla aurreikusten da. Eta munduko hirietan nekez egon da inoiz hain banaketa handia pertsonen eta naturaren artean. Erantzun gisa, hirietako sustraietatik baratzegintza proiektu batzuk aztertu ditu Xabier Letonak. Horrez gain Donald Trumpen karisma aztertu du Pello Zubiriak. Ipar Euskal Herriko mugimendu feministako aurpegi ezaguna den Xane Kreckelberghi eginiko elkarrizketa aipatu dizkigu Arbelaitzek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Aldaketaren gobernuko gorabeherak eta herri galdeketa Iruñako kronikan

ol. Eka 16 , 2017
Nafarroako albisteen kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Abiadura handiko trenaren inguruko akordioak ekarritako desadostasunak pil pilena jarraitzen dute. Gobernua babesten duten lau alderdiek batzarra egin dute  Manu Aierdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordearekin., baina  Madrilekin Nafarroak izan dezakeen hitzarmenak  bere horretan desadostasunak sortu ditu. Laukoaren baitan iritzi desberdinak daude. […]

Honekin lotuak