Bixente Martinez gitarra-jotzailearen lehen bakarkako lana aurkeztu nahi dizuegu. “Txoria buruan eta ibili munduan” du izena, eta Oskorri taldearen errepertorioko kantuetan oinarritua da. Aurten beteko dira 50 urte Orkorrik lehenengo kontzertua eskaini zuela Bilbon. Gaur aurkeztu du diskoa. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211001_BixenteMartinez.mp3 Deskargatu hemen.
Oskorri
Poesiarekiko harremanen ondorio izatea da, neurri batean, Joxe Austin Arrietak eskaini digun poesia berezi egiten duena. Arrietak jarrera apala hartzen du bere liburuekiko, poesia ideal baten arrastoan balebil bezala edo ahalke bailitzan eredu gorentzat dauzkanen alderako. Lanketa handiko poemagintza dugu hau maila formalean. Baliabide linguistiko anitzen jabe, Arrietak arta bereziz […]
Bixente Martinezekin solastatu gara gaurko saio osoan bere ibilbide luze eta oparoa aztertzen. Lau hamarkadaz Bixenteren gitarrak -baita mandolinak eta bouzoukiak ere- entzun ahal izan ditugu hainbeste talde garrantzitsuren musikan: Oskorri, Izukaitz, berriz Oskorri urte luzez, Hiru Truku eta, azken boladan, Igelaren Banda, non gailurrera iritsi den inprobisazio musika eginez. […]
“Borroka nazionala uzteko gogoa daukagu, politika nazionala egiteko” dio CUPeko Antonio Baños parlamentari katalanak aste honetako Argiaren azalean, berari egin baitiote elkarrizketa nagusia, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez. Panoraman beste bi artikulu ditugu: “Beirut Parisen: Zibilizazioen Gerra garaile” eta “D ereduaren epika“, Nafarroan irakaskuntza euskalduna ezartzeko borrokaz. Aste honetako Argian […]
Atzo, hauteskundeei begita, Mariano Rajoy UPNko Esparza jaunarekin bildu zen. Berri horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda, gero Nafarroako gobernuaren Erreforma fiskala komentatzeko. Hernando Mikelarenaren “Sin piedad” liburuaz ere hitz egin du, eta Agendan Iruñea kantuz eta Oskorriren despedidea aipatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151106hizpideabujanda.mp3 Deskargatu hemen