BERBAZ: David Hoyos ekonomilaria, AHT zulo sakon eta ilunaz

Musika osagarri izan ohi dala. Gaur bai, ze kanta ederrak proposatu dizkigun David Hoyos lagunak! Eta nolabait osatu, osotu, sendatu, sendotu egin gaitu musikak. Gaurko gaiari eta istorioari zurrun lotuz gero, iluntxu geratu gintezke eta. Abiadura Handiko Trena, politikariek Eusko Jaurlaritzako batzordean nola jokatu zuten duela urte pare bat, zerk mugitzen duen benetan kontua, diruarekiko, aurrerabidearekiko, gizartean nagusitu den pentsamolde, murritz, akritiko, inkontzientea (beharbada neure inpresio hutsa da)… Adi eta segi pista tipo honi, partaide den EKOPOL (Ekonomia Ekologiko eta Ekologia Politikorako Taldea), eta ekainaren 26an Bilboko Abandoibarran den UPV/EHUren Bizkaia Aretoan izatekoa den Udako Ikastaroen barneko jardunaldiari! A, eta oso polita ere, David bilbotarraren eta euskararen arteko istoriotxoa, sarreran.

Deskargatu hemen.

 

Kantak:

Man in the long black coat (Bob Dylan), Sultans of swing (Javier González, akustikoa).

 

Erreferentziak:

La economía del modelo ferroviario de alta velocidad. El (incierto) futuro de la Y vasca.   UPV/EHU-ren udako ikastaroa, 2017-6-26.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Oxfam Intermonek salaketa jarri dio Espainiako Gobernuari errefuxiatuen inguruan hartutako konpromisoak bete ez dituelako

ar. Ira 19 , 2017
Oxfam Intermonek salaketa jarri dio Espainiako Gobernuari,  Espainiak ez ditu errefuxiatuen inguruan hartutako konpromisoak bete. Europako akordioa Irailaren 26an bukatzen da. Salaketa Madrileko Europar komisioan jarri dute. Hainbat dira zin egin baina bete ez dituztenak. Espainiak 17.337 pertsona hartzeko konpromisoa hartu zuen. Aste bete falta den honetan  Espainiak bakarrik 1279 […]

Honekin lotuak